Piranha (1978ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Piranha (1978ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data 1978
Jatorrizko izenburua Piranha
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa comedy horrorra Itzuli, beldurrezko zinema eta zientzia-fikzio filma
Iraupena 94 minutu
Kolorea koloretakoa
Deskribapena
Honen parte da Piranha Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Joe Dante
Gidoigilea(k) John Sayles Itzuli
[[Kategoria:John Saylesek Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Bradford Dillman
Heather Menzies
Kevin McCarthy
Keenan Wynn
Dick Miller
Barbara Steele
Barry Brown
Paul Bartel
Richard Deacon
Melody Thomas Scott
Shawn Nelson
Belinda Balaski
Barry Brown
John Sayles
Joe Dante
Eric Braeden
Bruce Gordon





[[Kategoria:Barbara Steelek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Barry Brownek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Paul Bartelek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Melody Thomas Scottek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Shawn Nelsonek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Belinda Balaskik Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Barry Brownek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:John Saylesek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Eric Braedenek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Bruce Gordonek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Roger Corman
Konpainia ekoizlea United Artists
Edizioa Joe Dante
Bestelako lanak
Musikagilea Pino Donaggio
Argazki-zuzendaria Jamie Anderson Itzuli
Kanpo loturak

Piranha (euskaraz Piraña) 1978ko Joe Dante estatubatuar zinema zuzendariak zuzendu eta John Sayles gidoigileak idatzitako beldurrezko film bat da. Bradford Dillman, Heather Menzies, Kevin McCarthy, Keenan Wynn eta Dick Miller aktoreek antzeztu zuten.

Roger Corman zuzendari eta ekoizleak ekoiztu zuen. Filma Steven Spielbergek zuzendutako Jaws filmaren nolabaiteko parodia bat da, eta garai hartan estreinatu ziren B film generoko Grizzly eta Orca filmeetan ere oinarritu zen.

Estreinatu eta berehala, kultuzko filma bilakatu zen. Jarraipen film hauek izan ditu: Piranha II: The Spawning (1981), izenburu berdineko Piranha (1995) eta Piranha 3D (2010), eta Piranha 3DD (2012).

Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

AEB. Bi neska-mutil nerabe elkarrekin bakarka gau ezberdin bat igarotzeko asmoz basoan barneratu eta denbora batez oinez ibili ondoren itxuraz abandonatua dirudien militar instalakuntza bat topatuko dute. Bertan igerileku itxura duen ur tanke bat aurkituko dute, baina bi gazteak bertan igeri egiteko sartzean ustekabean piraña batzuek eraso eta hilko dituzte.

Gertakari latz honen ondoren, Maggie McKeown (Heather Menzies) doktorea nerabeak topatzeko bidalia izango da, eta haien bila ari dela militar instalakuntza topatuko du, bertan instalakuntza zaintzeaz arduratzen den Robert Hoak (Kevin McCarthy) doktorearekin elkartuko da. Bera da AEBtako Armadak Vietnamgo Gerran arma gisa erabiltzeko asmoz piraña hiltzaile horien proiektua garatzeko ardura jaso zuen zientzialaria, baina proiektuak aurrera egin ez zuen arren, berak pirañak bizirik mantendu zituen. Bi zientzialarien artean eztabaida egon ondoren, Maggiek nahi gabean pirañak alboko errekan askaraziko ditu, aldi berean, erreka hau inguru guztiko ibaiadarrekin lotua dagoenez, eskualde edo ibarra osoko udalerrietako biztanleriak arriskuan egongo dira. Piraña horiek akatu eta milaka lagunen bizia salbatzeko, Maggiek Paul Grogan (Bradford Dillman) gidariaren laguntza izango du.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]