Pirates of the Caribbean: The Curse of the Black Pearl
Pirates of the Caribbean: The Curse of the Black Pearl (euskaraz Karibeko Piratak: Perla Beltzaren Maradikazioa) 2003ko piratei buruzko abentura filma da, Gore Verbinski estatubatuar zinemagileak zuzendutakoa. Disneyland jolas-parke tematikoetako izen berdineko Pirates of the Caribbean ("Karibeko Piratak") jolas-makina mekanikoan oinarriturik dago. Johnny Depp, Geoffrey Rush, Orlando Bloom, Keira Knightley, Jack Davenport eta Jonathan Pryce izan ziren aktore nagusiak.
Orain arte filma honek hiru jarraipen izan ditu: Pirates of the Caribbean: Dead Man's Chest (2006), Pirates of the Caribbean: At World's End (2007) eta Pirates of the Caribbean: On Stranger Tides (2011).
Oscar Sariak, Urrezko Globo Sariak eta BAFTA sarietarako hainbat izendapen jaso zituen.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVIII. mendea, Karibe itsasoa. Jack Sparrow (Johnny Depp) kapitain pirata abenturazaleak karibe itsasoko uretan handik harata itsaslapurretan ibili ohi da, baina bere balentriak eta ibilbideak bapatean amaituko dira, haren etsai porrokatua den Barbossa kapitain pirata zitalak (Geoffrey Rush) Sparrowren Perla Beltza itsasontzia lapurtu, eta harekin Port Royal hiriko portua erasotu eta Gobernadorearen (Jonathan Pryce) alaba den Elizabeth Swann (Keira Knightley) bahitzen duelarik. Will Turner (Orlando Bloom), Elizabethen haurtzaroko laguna, Jacki elkartu eta Elizabeth askatzen eta Perla Beltza ontzia berreskuratzen saiatuko dira. Baina Barbossa eta bere eskifaia betirako bizi eta gauero bizidun eskeleto bilakatzen dituen madarikazio baten biktima izango dira. Madarikazio hau aztekar pieza bat itzularazi eta odolezko zorra kitatuz bakarrik hautsi liteke. Elizabeth ederraren erreskatea nahiz hilezkorrak direnen aurkako borroka lan zaila izanen da.
Aktoreak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Johnny Depp: Jack Sparrow
- Geoffrey Rush: Barbossa kapitaina
- Orlando Bloom: Will Turner
- Keira Knightley: Elizabeth Swann
- Jack Davenport: Norrington
- Jonathan Pryce: Weatherby Swann gobernadorea
- Lee Arenberg: Pintel
- Mackenzie Crook: Ragetti
- Damian O'Hare: Tinent Gillette
- Giles New: Murtogg
- Angus Barnett: Mullroy
- Zoë Saldaña: Anamaria
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2003ko filmak
- Gore Verbinskik zuzendutako filmak
- Ted Elliottek idatzitako filmak
- Terry Rossiok idatzitako filmak
- Geoffrey Rushek antzeztutako filmak
- Orlando Bloomek antzeztutako filmak
- Keira Knightleyk antzeztutako filmak
- Zoe Saldanak antzeztutako filmak
- Martin Klebbak antzeztutako filmak
- Lee Arenbergek antzeztutako filmak
- Mackenzie Crookek antzeztutako filmak
- Angus Barnettek antzeztutako filmak
- Johnny Deppek antzeztutako filmak
- Michael Berry Jr.ek antzeztutako filmak
- Jack Davenportek antzeztutako filmak
- Isaac C. Singleton Jr.ek antzeztutako filmak
- Jonathan Prycek antzeztutako filmak
- Kevin McNallyk antzeztutako filmak
- Dylan Smithek antzeztutako filmak
- David Bailiek antzeztutako filmak
- Vince Lozanok antzeztutako filmak
- Guy Sinerrek antzeztutako filmak
- Vanessa Branchek antzeztutako filmak
- Jerry Bruckheimerrek ekoitzitako filmak
- Walt Disney Picturesek ekoitzitako filmak
- Pirates of the Caribbean
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Piratei buruzko filmak
- Hans Zimmerren soinu bandadun filmak
- XVIII. mendean girotutako filmak
- Erdialdeko Amerikan girotutako filmak
- Jamaikan girotutako filmak
- BAFTA film saridunak