Pitsusköngäs
| Pitsusköngäs | |
|---|---|
| Mota | ur-jauzia eta Q65238607 |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 69°12′02″N 21°16′42″E / 69.20045°N 21.27833°E |
| Estatu burujabe | |
| Finlandiako eskualdeak | Lappi |
| Finlandiako udalerriak | Enontekiö |
| Hidrografia | |
| Arro hidrografikoa | Torne river basin (en) |
Pitsusköngäs ur-jauzia, Finlandiako ur-jauzi altuena da 17 metroko altuerarekin. Käsivarsi Eremu Basatian dago, Lappi lurralde osoko hegazti-espezie ugarienak aurki daitezkeen eremu basatian hain zuzen; aliotak, antzarak, elur-hontzak, kaskabeltz handiak, marikoi buztanluzeak eta txontak dira esaterako, aintzira inguruan aurki daitezkeen hegazti-espezie batzuk [1]. Inguruko baldintza latzei probetxu ateratzea lortu duten animalia ugari dago; hala nola, azeri artikoak, elur-orein basatiak, eper zuriak, erbinude zuriak, ipar-katamotz beldurtiak, jatunak, leming bizkorrak, lursagu txikiak eta tundrako satorrak [1].
Uda partean iristen diren beste ohiko biztanle batzuk hartz arreak eta otsoak dira.
Pitsusjärvi aintziraren amaieran dago, Govdajohka ibaiko urek sortua.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Enontekiöko ur-jauzi garrantzitsuenak | ||
|---|---|---|
