Plaentxia.eus

Wikipedia, Entziklopedia askea
Plaentxia.eus
MotaTokikoa
Fitxa teknikoa
HizkuntzaEuskara
Argitaratze lekuaSoraluze
Historia
IdeologiaEuskaltzalea
https://plaentxia.eus/gida/pil-pilean-euskara-elkartea

Plaentxia.eus Soraluzeko (Gipuzkoa) gaurkotasunezko gaiak lantzen dituen hedabide digitala da. 2007an sortu zen. Hedabide honetan argitaratzen den informazio guztia Euskara hutsean ematen da. Herritarren zerbitzurako tresna da. Plaentxia software librean eginda dago eta DJANGO kudeaketa sistema erabiltzen du. Euren webguneko Honi buruz[1] sailean azaltzen dutenaren arabera, hurrengoak dira plaentxia.eus-en helburuak: "Herriko informazioaren sorkuntza eta hedapena, Soraluzetarron topagune izatea eta Euskara bultzatzea eta indartzea". Hori horrela, helburu horiek lortzeko, "komunitatearen parte hartzea ezinbestekoa" dela diote, baita "plaentxia.eus-en berriemaileak irakurleak" direla ere. Berriemaileen komunitatea Pil-pilean Soraluzeko aldizkariko idazleek osatzen dute.

Plantxia.eus hedabidea aurrera eramateko diru laguntzak hiru lekutik datoz:


Plaentxia.eus Tokikom (Toki komunikabideen bateragunea) eta Hekimen (Euskal Hedabideen Elkartea) plataformen barruan dago.

Edukiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Plaentxia.eus-en, Soraluzeko webgune komunitarioa den heinean, bertako albisteak dira nagusi. Lau gai desberdinetan banatzen dute bertan argitaratutako informazioa: kultura, euskara, kirola eta hezkuntza. Albisteez gain Pil-pilean aldizkaria, zozketak, gida komertziala, eskelak, zorion agurrak, iragarkiak, eguraldia eta agenda sailak aurki daitezke. Bestalde, iritzi artikuluak, iritzia sailean aurki daitezke.

Komunitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2015ean Komunitatea izeneko atala sortu zuen plaentxia.eus hedabide digitalak. Orduan, herriko 30 talde eta erakunde baino gehiagok erabiltzen zuten euren jardunaren berri herrian zabaltzeko. Honez gain, agendan euren ekimenen berri zuzenean argitaratzeko aukera eman zien hedabideak. Hedabidean bertan, Zer da komunitatea?[2] atalean, hurrengoa diote: "Plaentxia.eus erabiltzen dugun guztion taldea. Horixe. Kide eta erabiltzaileez osatuta dago".

Erabiltzaileak eta kideak lan desberdina daukate hedabidean. Erabiltzaileak anonimoak dira eta albisteetan erantzuteko aukera daukate. Kideak, berriz, izen-abizena duten erabiltzaileak dira eta argazkiak, artikuluak, iruzkinak eta bestelako edukia gehitzeko aukera daukate Plaentxia.eus-era.

Pilpilean aldizkaria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pil-pilean[3] Soraluzeko aldizkaria da eta hemen du jatorria Plaentxia.eus-ek. Hasiera batean hilabetekaria bazen ere, 2002. urtean hilabetekari izatetik hamabosteroko izatera pasatu zen. Hala ere, aldizkariak azken aldaketa bat izan zuen 2007an eta berriro hilabetekari izatera igaro zen. Plaentxia.eus webgunean aurki daitezke 1996tik argitaratutako zenbaki guztiak. Pil-pilean aldizkaria argitaratzeaz Pil-pilean Kultur Elkartea arduratzen da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Honi buruz - Plaentxia.eus» plaentxia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
  2. «Zer da Komunitatea? - Komunitatea - Goiena.eus» plaentxia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).
  3. «Pilpilean aldizkaria (eu) - Sorapedia» www.sorapedia.eus (Noiz kontsultatua: 2021-05-10).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]