Plebe
Plebe (latinez: plebs) Antzinako Erroman, herritar xehea izan zen. Plebea erromatarrek menderatutako Lazioko herritarrek eta Erromara joandako atzerritarrek osatua zen hasieran; lur-jabe txikiak, merkatariak edo eskulangileak ziren plebeio (latinez: plebeius) gehienak.
Erromatar historiografia klasikoak erabilitako terminologiaren arabera, gens-ik ez zutenek osatzen zuten, hau da, jatorria Romulorekin Erroma mitikoki sortu zuten eta patrizio (patreak, patriciī) deitzen ziren lehen familietan ez zutenek; eta, hasieran behintzat, ez ziren Populus Romanus edo bertako tribu edo kurietako baten parte.[1] Ez zuten "ordo" (ordena) bat osatzen.
Hiritar libreak ziren legez, baina errepublikaren garaian ez zuten ordezkaririk ez senatuan ez eta beste funtzionario karguetan ere, epaitegi militarrean izan ezik; K.a. 445. urtea arte debekatua izan zuten patrizioen taldeko kideekin ezkontzea. Plebeak borroka handia egin zuen eskubideak lortzearren; patrizioengandik bereizi eta beren legeak eta erakundeak antolatu zituzten, eta Erromako hiritik alde egitea eta handik hurbil beste hiri bat sortzea erabaki zutenean, patrizioek amore eman behar izan zuten. Plebeioek patrizioekiko berdintasuna lortu zuten pixkanaka; K.a. 300. urtetik aurrera gero eta txikiagoa izan zen bi taldeen arteko bereizketa eta erabat desagertu zen bateko zein besteko aberatsek nobilitas klasea osatu zutenean.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2018-2-15 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Gaztelaniaz) Utchenko, Sergei Lvoich. (1978). Cicerón y su tiempo. Madril: Akal, 27 or. ISBN 84-7339-374-0..