Poeren legea

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Poeren legea, ingelesez Poe's law, interneten eta kazetaritzan askotan aipatu izan den zuhur-hitza da. Zuhur-hitzaren sortzaileari egiten dio erreferentzia, Nathan Poe jaunari, ez Edgar Allan Poe idazleari.

Zuhur-hitz edo lege hau ideia bat azpimarratzen du: egilearen erreferentzia argirik izan gabe osoa zaila da, edo ezinezkoa, egilearen helburua zein den asmatzea. Zaila da, esate baterako, egileak botatako iritzi bat ironia hutsa ote den ala egilearen iritzi gordina ote den asmatzea. Zaila da muturreko iritzi bat eta bere parodia, testuinguru argirik gabe, bereiztea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poeren legea bezala ezagutzen den adierazpena 2005. urtean christianforums.com izeneko foro batean sortu zen, kreazionismoaren inguruko interneteko debate batean. Nathan Poek zera zioen kristauen foro hartan:

"Without a winking smiley or other blatant display of humor, it is utterly impossible to parody a Creationist in such a way that someone won't mistake [it] for the genuine article".

Hau da,

"Irribarre keinu bat edo umorea adierazten duen beste zantzurik gabe, erabat ezinezkoa da kreazionismoa parodiatu, irakurleren bat parodia eta jatorrizko artikulua nahasteko arriskuan jarri gabe".


Kanpoko loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]