Kreazionismo

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Adamen sorrera, Michelangelorena (Kapera sistinoa, Vatikanoa).

Kreazionismoa erlijio dogmetan oinarritutako sinesmen bat da. Kreazionistek diote Lurra eta izaki bizidun guztiak Jainkoren batek sortu zituela, eta guztiek izaera teleologikoa dutela, hau da, helburu jakin bat dutela plan orokor baten barruan.[1] Kreazionismoan abrahamdar erlijioak ez ezik, argudio sasi-zientifikoak emanez eboluzioaren aurka agertzen diren guztiak ere sartzen dira.[2]

Unibertsoa eta bizia ekintza jainkotiarretatik sortu zirenaren sinesmen erlijiotsua da kreazionismoa, prozesu natural batetik sortu zirenaren baieztapenaren aurrean. Kreazionista hitza bera lehen aldiz 1856 Charles Darwinek idatziriko gutun batean dago jasoa ,eboluzioaren zientziaren aurrean kontzientzia eragozle egin ziren horiek aipatu edo izendatzeko erabili zuenean. Eboluzioa eta kreazioa teoria baten baitan batu nahi duenik bada ere ( kreazionismo ebolutiboa) , halaber kreazionismo kontzeptua bere adiera literalean ulertu eta defendatzen duten horiek sailkatzeko erabiltzen da batik bat.

Kreazionismoa Ameriketako Estatu Batuetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Charles Darwinek eboluzioaren teoria plazaratu zuen unetik beretik, Ameriketako Estatu Batuetako erlijio-fundamentalistak eboluzionismoaren kontrako gatazkan ari dira, deabruaren lana eta materialismo komunistaren Troiako zaldia dela uste baitute. Haien iritzira, Bibliaren esanak ere (edo haiek egindako interpretazioak) irakatsi behar dira eskoletan. Bibliaren esanei jarraituz, munduak lau mila urte baino ez lituzke izango, eta animalia guztiak eta landare guztiak Jainkoak sortuak eta Noek uholdetik salbatuak izango lirateke.

1981ean Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuak Balance Treatament Act izeneko legea onartu zuenean, kreazionistek gudua irabazita zutela zirudien. Lege horrek zioenez, bi ikuspuntuak modu orekatuan irakatsi behar ziren eskoletan. Baina lege hori errekurritua izan zen Ameriketako Estatu Batuetako Auzitegi Gorenean, eta auzitegi horrek baliorik gabe utzi zuen. Auzitegi Gorenak ebatzi zuen kreazionismoa erlijio sinesmena dela; eta eboluzionismoa, zientzia. Estatu Batutako Konstituzioaren arabera legeak sinesmen erlijioso jakin bat bultzatzerik ez duenez, legea antikonstituzionala da.

Erabaki horren bidez, eragotzi egin da 1927an gertatutakoa berriz gertatu ahal izatea; orduko hartan, Tennesseeko estatuak Scopes abizeneko Natura Zientzietako irakaslea auzitara eraman zuen, eboluzionismoa irakasteagatik.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kreazionista literalek euren sinesmenak testu erlijiosoen irakurketa fundamentalista batean oinarritzen dituzte Genesi eta Coranean aurkitzen ditugun kreazioaren inguruko mitoak barne:

Genesiaren kreazioaren kontakizunak (genesia 1-2), unibertsoa, jaungoikoak sei egunez irauten duen prozesu baten emaitza gisa aurkezten du, honetaz gain lehen gizon eta emakumea lorategi jainkotiar batean kokatzen ditu. Ipuin hau kosmologia eta biologia kreazionistaren sintesia da.

Genesian emandako euritearen kontaketak, jaungoikoak mundua eta bertako bizia zer nola desagerrarazten duen kontatzen du uholde itzela dakarren euri jasa  medio, Noek ontzi batez ordurarte ezagun ziren bizi forma ezberdinen ordezkari bina salbatzen dituen bitartean. Geologia kreazionistaren oinarria hau da, Uholdearen genealogi bezala ezagutzen dena.

Esan bezala kreazioaren kontakizunaren interpretazio literala egin ohi dute eta bidenabar eboluzioaren teoria biziki errefusatu. Eboluzioak ezin du historia behar bezala azaldu hauen ustez, ezta lurraren aniztasun eta konplexutasuna. Kreazionismoaren adar seudozientifikoek kreazioaren zientzia, diseinu inteligentea, Uholdearen geologia  bezalako diziplinak onartzen ditu , baita ere sasiarkeologia , sasihistoria eta sasilinguistika bezalako azpimultzoak.

Kreazioaren zientzia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kreazioaren zientzia 1960. urtean sortutako sasi zientzia bat da zeina eboluzioaren irakasketari oztopoak jartzearren, postulatu kreazionistak eskolatako zientzia klaseetan ematea bultzatzen zuten beren defendatzaileek. Kreazioaren zientziaren argumentuek biltzen dituzten ezaugarri komunak hauek dira: Milaka urte dituen unibertso bat aintzat hartzen duen kosmologia kreazionista, radiometrikaren kritika radiohaloen inguruko argumentu tekniko baten baitan, Erregistro fosilen aurkezpena uholdearen kontaketa biblikoaren erregistroa  bailitzan eta gaur egungo aniztasun edo

dibertsitatearen azalpena jaungoikoak jarritako genoma perfektuen degradazio azkarraren emaitz gisa, mutazioak tarteko.

Diseinu inteligentea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diseinu inteligentea ikuspegi sasizientifiko bat da zeinaren bitartez " unibertsoaren hainbat ezaugarri hobeki azaldu ahal dira kausa inteligente baten bitartez ,  ez ordea bideratu gabeko hautapen naturala medio" . Bere defendatzaile irmoenak "Discovery instituteren" kide dira eta metodo zientifikoa uste sendo kristau eta teista batzuengatik  ordezkatu nahi dute . Komunitate zientifikoan nahiko onartua dago diseinu inteligentea kreazionismo mota bat dela , diseinu inteligentearen kreazionismo bezala izendatzeraino.

Diseinu inteligentea kreazioaren zientziaren marka txuri gisa sortu zen, hainbat erabaki judiziali ixkin egin eta EEBBetan kreazionismoaren doktrina eskoletan irakasteari lagatzeko ekidin asmoz. Australian non ikasketa planak gobernuaren menpe dauden Hezkuntza ministroak diseinu inteligentearen nozioa ikasgelatan irakastea iradoki zuen protesta biziak eraginez kalean, ondoren atzera egin eta honelako ikasketak soilik erlijioko klasean edota filosofiakoan irakats zitezkeela onartzeko.

EEBBetan, non kreazionismoak indar handia duen, teoria honen irakastea zentru publikoetan epaitegi federal batek hobetsi du Konstituzioaren lehen enmiendako klausulan dionaren gainetik, izan ere herrialde honetako gorteek diseinu inteligentea zientzia denik ukatzen dute , " ezin da bere aurrekari kreazionistetatik bereizi eta beraz aurrekari erlijiosoetatik" . Ez dute eboluzioari alternatiba gisa irakasteko egoki jo.  

Uholdearen geologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uholdearen geologia edo kreazioaren geologia  lurraren ezaugarri geologikoak genesiaren 6-8 kapituloan azaltzen den uholde handiaren deskribapenarekin ezkontzen saiatzen da. XIX. Mendearen hasieran geologo hauek ,lurrazalean topa genitzakeen aztarnek igarotako aro geologikoekin elkar lotzen zituztela baieztatzen zuten; ikerketa sakonago baten ondoren adostu zuten nola ezaugarri hauek uholde lokal edo glazialen ondorio zirela. XX. Mendean hainbat eskola kreazionisteak ideia hau berreskuratu zuten eboluzioaren kontrako kontzeptu zentral gisa. Sei eguneko kreazioaren errelatoa bere eginez eta uholdearen ondorioz emandako aldaketa geologiko larriak azpimarratuz.

Kreazionismo. Oinarriaz, teori erlijioso baten aurrean gaude non Naturatik aparte sortzen da Bizitza, non erreakzio fisiko-kimikoak ez daude eta dagoen dena Jainkoen eragiketa da. Kreazionismo klasikoa era honetan azalduko du bere teoria munduaren eragiketa, izakien sormena, Genesian funtsatuta. Fijismorentzako, kreaziotik oneraino ez daude aldaketarik espezietan. Katastrofismorentzako, munduak izan dituen hondamendiak aldaketen kausa izan dira, non espezieak aurrean izandako haziarengatik sortu dira. Oraingo kreazionismo Eboluzio kontrako teorian, non zientzi naturaren tesiak eboluzio aurkaren froga zientifikoak bezala erabiltzen dute eta bakarrik teori pseudo-zientifikoetaz, elkarte zientzialariak onartzen dutena. Adimendun Diseinuaren teoria esaten duena, espezie ezberdinak kreaziotik sortu direnak izate adimen parte-hartzea beharrezkotzat izan dutela. Teista eboluzioan eta bere deskribapen zientifikoez sinesten duena non, jainkoak eboluzio biologikoa naturako prozesua bezala uzten duenean, sortu egiten du oraingo eboluzioko sintesiaren eran. AEBko, judu edo islamiarrak nazio batzuen artean bakarrik, creacionismoren teoriak eskoletan zabaltzen dira, zeren zientifikoki ezin da frogatu. Elizak aipatuko beren maisutasun eremuan, zientifiko kontuak ez direla sartzen eta eboluzio aurkako ez da azalduko sinestedun gizakia, jaungoikoren eragintasuna, gizakia jainkoaren itxuran egina dela, jainkoaren borondatez bidez arimarekin sortuz, beste izakitik bereizita. Hurrengo gogoetak eboluzioaren azterketa egitea eramaten gaitu eta Ezagutza aurrera eramateko, hiru zientzialarien pentsamoldea ikusi dezakegu, nola Naturako Eboluzioaren Historia funtsatzen dute:

1.744 – 1.829, Jean Baptista Lamark, Espezieren Egokitura.Kontuan hartu behar dela,bere pentsamoldeari deitzen zaio: “Lamarckismo”

1.809 – 1.882, Charles Darwin, Espezieren Eboluzioan.Kontuan hartuko dugu,bere pentsamoldeari deitzen zaio: “Darwinismo”

1.842–1.921,Piotz Kopnotkin, Espezieartean Kolaborazioan.Kontuan hartuko dugu,bere pentsamoldeari deitzen zaio: “Altruismo”

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Hayward, James L. (1998), The Creation/Evolution Controversy: an Annotated Bibliography, Scarecrow Press/Salem Press, ISBN 0-8108-3386-7
  2. (Gaztelaniaz) Ayala, Francisco J. (2007), Darwin y el Diseño Inteligente, Alianza Editorial, ISBN 978-84-206-4822-4

-Gunn 2004, p. 9, "ElDiccionario Conciso de Oxforddice que el creacionismo es 'la creencia de que el universo y los organismos vivientes se originaron a partir de actos específicos de creación divina'".

-Brosseau, Olivier; Silberstein, Marc (2015). "Evolucionismo (s) y creacionismo (s)". En Heams, Thomas; Huneman, Philippe; Lecointre, Guillaume; Silberstein., Marc. Manual de pensamiento evolutivo en las ciencias . Dordrecht: Springer. pp. 881-96

-Brosseau, Olivier; Silberstein, Marc (2015), «Evolutionism(s) and Creationism(s)», en Heams, Thomas; Huneman, Philippe; Lecointre, Guillaume et al., Handbook of Evolutionary Thinking in the Sciences, Dordrecht: Springer, pp. 881-896

-Haarsma 2010, p. 168, «Some Christians, often called "Young Earth creationists", reject evolution in order to maintain a semi-literal interpretation of certain biblical passages» (‘algunos cristianos, frecuentemente llamados creacionistas de la Tierra joven, rechazan la evolución para poder mantener una interpretación semiliteral de ciertos pasajes bíblicos’).

-Numbers, Ronald L. «The ‘Ordinary’ View of Creation». Counterbalance Interactive Library. Seattle, WA: Counterbalance Foundation. Consultado el 11 de agosto de 2010.

- PHILIP GOSSES – “OMPHALOS” 1857

- G.LINNEO – taxonomia – clasificación: “System Naturae” 1707-1778

-G.CUVIER – zientzialaria – “Recherches sur le ossement fosiles” 1769-1832

-G.L.LECLERC – zientzialaria – “Teoria de las transformaciónes infinitas” 1744

-JHON C. WHITEOMB – “The biblical record and its Scientific implications in America

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

-VICENTE ALEJANDRO GUILLAMON – “Evoluciomismo vs creacionismo”