Joker kartak aldaera batzuetan erabiltzen diren bi karta dira. Jokalariak erabakiko du zein balio eman karta honi. Probabilitate txikiko jokaldiak lortzeko aukerak asko handitzen dituzte karta hauek.
Pokerra karta-joko garrantzitsua da, apustuetan oinarritua. Bere jatorria ez da argia, baina Alemania edo Frantziatik datorrela uste da.
Jolasteko 52 kartakokarta-sorta ingeles bat erabiltzen da (batzuetan + 2 jokerrekin), jokalari bakoitzari bi karta emanez eta mahai gainean bost lehenik hiru, eta ondoren, beste bi txandatan, bana. Txanda tartean apustuak egiten dira.
Eskualdi bakoitzean honako jokaldiak egin daitezke:
Erregeren eskailera: 10etik batekorainoko sail bereko segidako bost karta: 10-J-Q-K-A.
Full-a: balio bereko 3 karta (hirukotea), gehi balioz aurrekoaren ezberdinak diren bi (bikotea), adib.: Q-Q-Q-6-6 (hirukotea da zenbatzeko garaian gehien balio duena, 9-9-9-3-3, 8-8-8-K-K baino hobea da.)
Kolorea: sail berdineko 5 karta, ondoz ondokoak izan behar gabe, adib.: bihotzen saileko 4-6-10-J-K
Eskailera: edozein saileko ondoz ondoko 5 karta, adibidez: 7-8-9-10-J
Hirukotea: balio bereko 3 karta, adib.: 9-9-9-3-K
Bikote bikoitza: bi karta berdin eta aurrekoen ezberdinak diren beste bi karta berdin, adib.: J-J-4-4-9
Bikotea: bi karta berdin, adib.: A-A-7-4-2
Kartarik altuena: aurreko jokaldietako batere ez badago, kartarik altuena hartzen da kontuan, honako ordenean, altuenetik txikienera: A (batekoa) - K (erregea) - Q (anderea) - J(xangoa) - 10 - 9 - 8 - 7 - 6 - 5 - 4 - 3 - 2