Apustu

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Herri kiroletan apustuak ohikoak dira. Kirolarien eta ikuslen artean, postura egotea ohikoa da.

Apustu, trabesa, postura, desafioa, jokoa edo, batez ere idiak tartean daudenean dema, joko mota bat da: hor, galtzaileek dirua edo aurretik erabakitako beste zerbait eman beharko dieten irabazleei.

Euskal Herrian, tradizio luzeko ohitura da: dokumentu-lekukorik zaharrenak XVI. mendekoak[1].

Artekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apustuak kudeatu eta ordainketak bideratzen dituztenei apustu-artekari (edo artekari) deritze: joko edo apostuaren gaiarekiko neutralak behar dute izan, eta emaitzan eragiteko gaitasunik gabeak, teorian.

Apustuak artekaridunak izan daitezke, jokoetxe eta kirol-apustuetan, adibidez. Lagunarteko apustuak artekaririk gabeak izan ohi dira, eta galtzaileak zuzenean ordaintzen dio irabazleari.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Garralda Zubimendi, Kerman. (2018). «Apustuen herria» aldizkaria.berria.eus.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]