Pola

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Kolonbian garagardoari deitzeko modua. Policarpa Salabarrieta, La Pola bezala ezagunagoa den kolonbiar independentziaren aldeko heroitik dator izena. [1]

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1910ko ekainaren 20an, Kolonbiako Independentziaren ehunurtekoa ospatzen zen urtean, Bavaria zerbeza konpainiak "La Pola" izeneko garagardoa merkaturatu zuen, Policarpa Salabarrietaren omenez. [1][2]

Izatez txitxa edariari aurre egiteko estrategia komertziala izan zen.[1] Garaian garagardoa oraindik ere klase sozial altuenetako pertsonei mugaturiko edaria zen, klase sozial baxuagokoek ekonomikoagoa zen txitxa edaten zuten bitartean, hori dela eta, Bavariak garagardo merkeago hau sortu zuen, bere merkatua zabaldu asmoz. [3]

Ordutik, jada "La Pola" garagardoa existitzen ez bada ere, Kolonbian ohitura dago garagardo bat eskatzerako orduan pola bat eskatzekoa. [1][3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d (Gaztelaniaz) Tiempo, Casa Editorial El. (2010-03-17). «Noticias que sorprenden / ¿Cerveza para prevenir la osteoporosis?» El Tiempo . Noiz kontsultatua: 2020-03-26.
  2. (Gaztelaniaz) «Historial» Bavaria . Noiz kontsultatua: 2020-03-26.
  3. a b «Galería Museo Vintage» web.archive.org 2010-09-05 . Noiz kontsultatua: 2020-03-26.