Morokil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Polenta» orritik birbideratua)
Morokil
ahi eta jaki
Materialakcornmeal (en) Itzuli
Historia
JatorriaItalia
Antzekoakmămăligă (en) Itzuli eta Kačamak (en) Itzuli

Morokila edo drungulua arto-irina uretan egosi eta irabiatuz egiten den ahi edo orea da[1]. Euskal Herriko jaki tradizionala izan da urte askoz, baina gaur egun ez da horren arrunta. Azken aldian italierazko polenta hitza entzuten hasi da, morokilaren parekoa den janari italiar bat Euskal Herriko dendetan agertzen hasi den neurrian.

Prestaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Morokila egiteko, arto-irina ur eta gatzarekin egosten da, etengabe eragiten den bitartean, pikorrik ez sortzeko. Antzina, etxerik aberatsetan uraren ordez esnea erabiltzen zen zuzenean morokila egiteko. Jateko orduan esnea eransten zaio, eta kasu batzuetan eztia ere bai. Hotza zerbitzatzen da, baina batzuek katiluan jaten zuten, ur edo esne beroa botata[2].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Morokila eta aixea» Euskonews 2009-09-25 (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).
  2. «Artoa» Auñamendi 2009-09-25 (Noiz kontsultatua: 2020-03-29).

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.