Poliuretano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Poliuretano
Polyurethane synthesis.svg
Mota polimero eta Plastiko
Identifikatzaileak
CAS zenbakia 68400-67-9
EC zenbakia 614-443-8
ECHA 100.116.701
MeSH D011140

Poliuretanoa diisozianato baten eta alkohol dihidroxiliko baten arteko kondentsazio-erreakzioz lortzen den polimero termoplastikoa da. Tolueno diisozianatoa etilen glikolarekin erreakzionaraziz lor daiteke, adibidez; poliuretanoaren bereizgarria da molekularen egituran -NHCOO- taldea izatea.

Polimeroa eratzeko gertatzen den erreakzio orokorra honela adieraz daiteke: R1NCO + R2OH → R1NHCOOR2.

Era askotara lortzen da: zuntz-, apar- edo elastomero-eran, etab. Denak sukoiak dira. Poliuretanozko zuntzek elastikotasun handia eta erresistentzia elektriko ona dute eta iragazgaitzak dira. Poliuretanozko aparrak malguak edo zurrunak izan daitezke, dentsitate txikia dute eta haien propietate nagusia da isolatzaile onak izatea; besaulkiak, koltxoiak, hodien isolatzaileak, tapizak eta abar egiteko erabiltzen dira apar malguak, eta zurrunak, berriz, besaulkiak, autoen osagaiak, isolatzaileak, itsasontziak, kamioi hozkailuak, ontziak-eta egiteko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]