Pomodoro Teknika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Pomodoro Teknika denboraren kudeaketa sistematikoa egiteko metodoa da, Francesco Cirillok garatutakoa 80ko hamarkadaren amaieran. Metodoak erloju bat erabiltzen du denbora banatzeko, tarte bakoitza 25 minutukoa izanik. Tarte bakoitzari pomodoro deritzo, eta hauen artean geldiuneak egingo dira. Teknika hau software garapenean famatua da.

Funtzionamendua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinarrizkoak diren etapak: planifikazioa, jarraipena, erregistroa, prozesua eta ikuskapena.

Planteamenduan, eginbeharrekoei “Gaur egitekoa” zerrenda batean lehentasuna ematen zaie. Honek erabiltzaileak ahalbidetzen ditu zeregin bakoitzari denbora estimazio bat egitea.

Jarraitu beharreko bost ataza:

  1. Egingo den zeregina aukeratu.
  2. Pomodoroa (erlojua edo kronometroa) 25 minututan ipini.
  3. Zeregin horretan lan egin erlojua jo arte eta X bat markatu.
  4. 5 minutuko atsedena hartu.
  5. Lau pomodoro bakoitzeko atseden luzeago bat hartu (15-20 minutukoa)

Herramintak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Metodoaren egileak erloju mekaniko bat (sukaldeetan erabili ohi dena), arkatza eta papera erabiltzea sustatzen du. Honen aburuz, erlojua biratzea erabiltzailearen konfirmazio fisikoa baieztatzen du  eta tik-tak soinuek edo amaierako txirrina lan egiteko egoera laguntzen du.

Teknikak hainbat software, erloju eta kronometroetan eragina izan du. Hona hemen hainbat software adibide:

Izena Sistema Eragilea Lotura
Un reloj de tomate Android https://play.google.com/store/apps/details?id=net.phlam.android.clockworktomato
Pomodorium Windows / MacOS / Linux http://pomodorium.blogspot.com/
KanbanFlow web https://kanbanflow.com/
Tomighty Windows / MacOS http://tomighty.org/

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pomodo Teknikak izen hori dauka Francesco Cirillok bere sukaldean erabiltzen zuen erlojua, tomate itxura duen famatu horietakoa zelako. Pomodoro italieraz tomate da.

Erloju mota hau teknikaren logoan agertzen da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]