Pontypridd

Wikipedia, Entziklopedia askea
Pontypridd
 Gales
The Old Bridge, Pontypridd.jpg
Administrazioa
Estatua Erresuma Batua
Herrialdea Gales
LurraldeaRhondda Cynon Taf
PostakodeaCF37
OS grid kodeaST075895
Geografia
Koordenatuak51°35′48″N 3°20′13″W / 51.59672°N 3.33682°W / 51.59672; -3.33682Koordenatuak: 51°35′48″N 3°20′13″W / 51.59672°N 3.33682°W / 51.59672; -3.33682
Demografia
Biztanleria32.694 (2011)
Bestelako informazioa

Pontypridd edota Ponty, Galesko udalerri eta komunitate bat da, Rhondda Cynon Taf konderrian. Cardiff hiritik 19 kilometro iparraldera kokaturik dago.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rhondda ibaia Taff ibaiarekin bat egiten duen puntuan kokaturik dago. Pontypridd udalerriak 32.700 biztanle baditu ere herrian bertan 2.919 bizi dira (2001eko errolda).

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pontypridd izena Pont-y-tŷ-pridd zen hasiera batean eta euskaraz "buztinezko etxearen ondoko zubia" esan nahi du, izan ere Taff ibaia gurutzatzen duten zubietajko batean baitu jatorria. Zubia 1756an eraiki zuen William Edwardsek.

Herriaren historia ikatza eta burdinarekin estuki lotuta dago. Aurrez nekazal eremu zabal bat baino ez zen, eta ikatz eta burdin meategiak ireki zirenean udalerriko asentamendu handiena Treforest izan zen hasieran. Treforest hainbat garraiobideen elkargunea zen, izenak berak "hiru haran elkartzen diren puntua" esan nahi du. Glamorganshire ubidea erabiltzen zen minerala garraiatzeko eta ondoren Taff Vale trenbideari esker Cardiff, Barry edo Newporteko itsas-portuetara iristen zen.

XIX. mendearen bigarren erdialdean Pontypridden industria ezarri zen eta udalerriko herriburu bihurtu zen.

Udalerria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pontypridd udalerriak honako herri hauek hartzen ditu bere barnean:

Kirolak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]