Porpol

Wikipedia, Entziklopedia askea

Porpol Antzerkia (gaztelaniaz: Porpol Teatro) 1984 urtean Gasteizen sortutako antzerki taldea da.

Konpainia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DENOK Antzerki-produkzioaren Kooperatiba historikoa desegin zenean sortu zuten hartan aritutako antzezle batzuek.

Ikuskizunak ekoizteaz eta banatzeaz gain, prestakuntzako eta kudeaketako lanak ere egiten ditu. Nabarmendu beharra dagu Vitoria-Gasteizko Arte Eszenikoen Tailerrean egiten duen lana. Lan horren arabera, Arabako Foru Aldundiaren Kultura Sailaren babesarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailaren laguntzarekin, Vitoria-Gasteizen maila eta adin ezberdineko pertsonentzako prestakuntza-lanak eskaintzen ditu.

Proiektu bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Araiako Umore Antzerki Jaialdia antolatzen du urtero. 1994an sortu zen eta Araiako Antzerki Taldearekin batera egiten du lan. Kalean zein aretoetan izaten dira antzerkiak eta 2000 urtetik aurrera Arabako beste herri batzuetara ere zabaldu dituzte kale antzerkiak. 2007an esate baterako Araian egindajko 13 saioez gain beste 29 saio egin zituzten 13 herritan.

2001 urtetik aurrera Aguraingo Harresi Aretoaren programazioa ere antolatzen du.

Ikuskizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • La pared (1984)
  • Militosis (1985)
  • Comibus (1987-88-89)
  • Los elegidos (1988)
  • Hoy Medea (1989)
  • Quizás (1990)
  • Esperando a Godot (1994)
  • La princesa trotamundos (1995)
  • Xolak badu lehoien berri (1998)
  • Entremeses y Farsas (2000)
  • Tres miradas (2001)
  • Leire hasiberria (2002)
  • Asteburu berezi samarra (2003)
  • Ama bat niretzat (2005)
  • Toda I.a Iruñeko Erregina (2008)
  • Esperando a Bubisher
  • Ojos tristes
  • Odio a Sherezade
  • Palabras al oído

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]