Pottoko (haur literaturako pertsonaia)
Pottoko | |
---|---|
Lehenengo argitalpenaren azala | |
Datuak | |
Idazlea | (1984, 1985, 1986, 1999, 2000, 2010) |
Argitaratze-data | 1984 |
Generoa | Haur eta Gazte Literatura |
Hizkuntza | Euskara |
Herrialdea | Euskal Herria |
Pottoko Pello Añorga idazlearen eta Jokin Mitxelena ilustratzailearen artean sortutako pertsonaia literarioa da. Pottoko (1984), Pottokoren usainak (1985), Pottokoren izeba Juanita (1986), Pottoko tripontzia (1999), Pottokoren otsoa (2000) eta Pottoko hipermerkatuan (2010) ipuinetako protagonista nagusia da.
Pottokoren nolakotasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pottoko baserrian bizi den mutiko gazte bat da. Amarekin, aitarekin eta bere animaliekin bizi da bertan; oiloekin, zerriekin, ardiekin, ahuntzekin eta behiekin. Bereziki behiekin. Zeren Xordo, Xurdo, Arrio, Errape eta Beltxa behiak baitira Pottokorekin ordu gehien pasatzen duten lagunak.
Mutil bizkorra eta eskuzabala Pottoko da eta hori agerikoa da ipuin guztietan, eta horregatik, ezagutzen duten guztiek maite dute, nahiz eta behi usaina eduki! Horren gainetik, Pottoko haur bihurria baita, mugitua, xaloa, jakin-minez betea eta batez ere, maleziarik gabea.[1]
Pottokoren beste ezaugarrietako bat bere gose ase ezina da. Egunero sekulako otorduak egiten ditu eta ondorioz, pottoko mutiko tripontzia da. Pottokoren izeba Juanita (1986) ipuinean idatzita dagoenez, Pottokok 218 kilo pisatzen ditu.
“Pottokok badu letxuga baino freskoagoa den izeba Juanita bat. Izeba Juanita kalean bizi da eta autosuperrean joaten da Pottokoren baserrira. Autosuperrean kabituko bada, Pottokok bere 218 kiloak jaitsi beharko ditu.”[2], “Pottokoren estomago zuloa, izan ere, leporaino bete behar da, bestela ez baitaki trankil egoten.”[3]
Pello Añorga idazleak modu honetan definitzen du berak sortutako Pottoko pertsonaia: "Gure belaunaldikoek oso gertu izan dugun mundu baten islada da Pottoko, hots, mundu erruralekoa, baserrikoa, gaur egun jada desagertu zaigun mundu baten testigantza jostagarria bezain alaia, garai bateko haurrok oso ondo ezagutu genuenarena. Baina, Pottoko ere bada, edo izan nahi luke, haurraren begirada gardena duen haur baten ikusmoldea, dena inozentziaz betea: jolastia, beti mugimenduan dagoena, beti ikasteko eta liluratzeko prest, mugarik gabekoa, abenturazalea, gaurko mundu zurrun eta estugarritik urrun bizi dena".[4]
Pottokoren ipuinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pottoko (1984)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pottoko potokoa da, eta oso gustura bizi da baserrian bere behi txuri-beltzekin. Hasieran, herritarrek iseka egiten zioten Pottokori kalera jaisten zenean, baina orain txalo egiten diote denek. Izan ere, pertsona maitagarria da Pottoko, bere behi eta traktorearekin beti prest dago jendeari laguntzeko. Eta irakurleak ere prest egon behar du liburu hau irakurtzean nahiko barre egiteko. [3]
Pottokoren usainak (1985)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pottoko potokoa da, eta baserrian bizi da mendi artean. Baina haur guztiak bezala, Pottokok eskolara joan beharko du kontatzen ikastera, eta berak ez du nahi, eskolako maixtrak belauniko jartzera behartu eta ostikoz jotzen duelako. Baina Pottokok bere lagunen eta baserriko animalien laguntza izango du. [5]
Pottoko potokoa da, baina, oraingoan, argaldu egin beharko du, medikuak gomendaturik, hamabi kilo inguru soberan baititu. Amaren laguntza aurkitzen ez duenez, izeba Juanitarengana joko du, bertan argaltzeko aukera gehiagoren bila. Argaltzearekin batera, izebaren ohiturak eta maniak bereganatuko ditu Pottokok, bere nortasuna nabarmenki aldatuz.[6]
Pottoko tripontzia (1999)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pottoko potokoa da, eta oso gustura bizi da baserrian. Pottokori asko gustatzen zaio jatea, baina oraingoan flakatu egin behar duela esan diote eta Pottokok ez du nahi; berak behiak bezala izan nahi luke, behiei inork ez baitie esaten flakatzeko, alderantziz baizik. Baina azkenean Pottoko errejimena egiten hasiko da, eta baita ejerzizioa eta kirola egiten ere. [7]
Pottokoren otsoa (2000)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Pottoko potokoa da, eta oso gustura bizi da bere baserrian. Baina oraingo honetan Pottoko estu eta larri ibiliko da. Estu eta larri, inguruan otso bat agertu delako eta ardiak akabatzen hasi delako. Behin, ardiek ihes egin zuten baserritik, eta Pottoko haien atzetik joan zen. Eta mendian norekin topo egingo eta... otsoarekin, noski! [8]
Abentura izugarria bizi du Pottokok bere baserritik gertu ireki berri den Hipermekatu Elefantean, edota Elegantea ote da? Leku erraldoi horretan murgiltzen da Pottoko gustura; alde atetik bestera, gauza guztiak ikusten. Dena probatzen jardungo du komentario harrigarriak sortuz hemen eta hor ikusten dituen nobedadeak direla eta.. Arrisku txiki batean ere sartzen da halako batean, baina berehala aurkituko ditu gurasoak bere estutasuna gainditzeko.
Umorezko kontakizunak diren hauetan, hitz jolasak eta keinu dibertigarriak tartekatzen dituzte idazleak, nahiz ilustratzaileak Pottokoren saileko abenturak ekartzen dizkigutenean. [9]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Berria.eus | Inprimatzeko bertsioa» paperekoa.berria.eus (Noiz kontsultatua: 2018-03-13).
- ↑ «ARGIA.» Argia (Noiz kontsultatua: 2018-03-13).
- ↑ a b Añorga, Pello. (1984). Pottoko. Elkar, 10 or..
- ↑ Elkarrizketa pertsonala, 2018ko martxoaren 26a.
- ↑ Añorga, Pello. (1985). Pottokoren usainak. Elkar.
- ↑ Añorga, Pello. (1986). Pottokoren izeba Juanita. Elkar.
- ↑ Añorga, Pello. (1999). Pottoko tripontzia. Elkar.
- ↑ Añorga, Pello. (2000). Pottokoren otsoa. Elkar.
- ↑ Añorga, Pello. (2010). Pottoko hipermerkatuan. .
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Añorga, Pello eta Mitxelena, Jokin (1984). Pottoko. Donostia: Elkar
Añorga, Pello eta Mitxelena, Jokin (1985). Pottokoren usainak. Donostia: Elkar
Añorga, Pello eta Mitxelena, Jokin (1986). Pottokoren izeba Juanita. Donostia: Elkar
Añorga, Pello eta Mitxelena, Jokin (1999). Pottoko tripontzia. Donostia: Elkar
Añorga, Pello eta Mitxelena, Jokin (2000). Pottokoren otsoa. Donostia: Elkar
Añorga, Pello eta Mitxelena, Jokin (2010). Pottoko hipermerkatuan. Donostia: Elkar