Jokin Mitxelena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jokin Mitxelena
Jokin Mitxelena.jpg
Bizitza
Jaiotza Donostia1962ko otsailaren 15a (55 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Lanbidea
Lanbidea ilustratzailea eta idazlea
Jasotako sariak

Jokin Mitxelena Erize (Donostia, Gipuzkoa, 1962ko otsailaren 15), euskal idazle eta ilustratzaile ospetsua da.


Ilustratzaile ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokin Mitxelenak sortutako irudia: Arrano bat beti da arrano bat

Donostian pasa zituen bere bizitzako lehenengo zazpi urteak. Ondoren, Oiartzunera (Gipuzkoa) joan zen bizitzera eta Haurtzaro eta Orereta ikastolan (Errenterian) egin zituen oinarrizko ikasketak. Gero, Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusean Arte Ederrak ikasi zituen. Arte Ederrak ikasten ari zen garaian ilustratzaile moduan hasi zen lanean, Galdakaoko ikastolako irakasle batek haurrekin lan egiteko ilustrazio batzuk eskatu zizkionean, hain zuzen ere. [1] 80ko hamarkadaren erdialdean egin zituen lehenengo lanak ilustrazioaren arloan; irakaskuntzan zebilenean ere sarritan egiten zuen lan euskarazko literatur-argitalpenetarako. Halaber, garai horretan hasi zen elkarlanean Pello Añorga idazle eta ipuin-kontalariarekin. Harrezkero, sarritan osatu dute idazle eta ilustratzaile bikotea; haurrentzako Marripuinak ere sortu zuen, oraingoan ipuin-kontalari eta ilustratzaile bikotea osatuz. 1995. urtean utzi zuen irakaskuntza, Alemaniara joan zenean, hain zuzen ere. Harrezkero, bere lan guztia liburuak ilustratzera zuzendu du, baita haur eta gazte literatura idaztera ere. [2]

Gaur egun, Euskal Herriko argitaletxe gehienekin lan egiteaz gain, Espainiako, Alemaniako eta Austriako argitaletxe batzuekin kolaboratzen du (Adinkra, Aizkorri, Alfaguara, Baula, Bromera, Destino, Edebé, Elkarlanean, Everest, Kösel, Kumon, La Galera, Pamiela, SM, Susaeta, etab.), idazle eta ilustratzaile lanetan. [1]

Ilustrazio teknika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokin Mitxelenaren ilustrazioek lerro adierazgarri eta narratibak osatzen dituzte, lerro fin eta lodiekin batera, keinu bizi eta dinamikoak hariltzen eta umorea bilatzen dituztenak.[3]

Berria egunkariak egindako elkarrizketa batean honakoa dio sortzaileak bere estiloari buruz: "Oso gutxi prestatzen ditut aurretik; ideia orokor baten gainean marrazten ditut. Normalean ez da bozetorik izaten, ezta prestakuntzarik ere. Zuzen-zuzenean daude eginak, onerako eta txarrerako. Estilo garbia gustatzen zaienentzat, modu kaotiko samarra izango da; adierazkorra gustatzen zaienentzat, berriz, freskoak eta zuzenak". [4]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Asko dira Jokin Mitxelenak ilustratutako liburuak. Hauek dira azken urteetakoak:

Sakontzeko, irakurri: «Jokin Mitxelenaren lanen zerrenda»

Erakusketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 2014 — Ilustratzailearen txokoa: Jokin Mitxelena., Aiete Kultur Etxea , 2014ko maiatzaren 10etik irailaren 14ra, Donostia [7]

Sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]