Pretty Little Liars

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pretty Little Liars
Pretty Little Liars Logo.png
Telesaila
Jatorrizko izena Pretty Little Liars
Generoa thriller
teen drama
Misteriozko zinema
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Jatorrizko hizkuntza ingeles
Oinarritua Pretty Little Liars
Iraupena 42 minutu
Grabazio lekua(k) Los Angeles
Narratibaren kokapena Pennsylvania
Sasoi kopurua 7
Atalak 160
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Norman Buckley
Ron Lagomarsino
Chad Lowe
Arlene Sanford
Michael Grossman
Melanie Mayron
I. Marlene King
Liz Friedlander
Lesli Linka Glatter
Elodie Keene
Bethany Rooney
Kimberly McCullough
Roger Kumble
Troian Bellisario
Joseph Dougherty
Wendey Stanzler
Jamie Babbit
Paul Lazarus
J. Miller Tobin
Dana Gonzales
Joanna Kerns
Tim Hunter
Mick Garris
Joshua Butler
Michael Goi
Gidoigilea(k) I. Marlene King
Joseph Dougherty
Antzezlea(k)
Ekoizpena
Produkzioa Warner Bros. Television
Alloy Entertainment

Ekoizle eragilea I. Marlene King
Charles Grant Craig
Oliver Goldstick
Joseph Dougherty
Leslie Morgenstein
Bestelako lanak
Musikagilea Michael Suby
Emanaldia
Jatorrizko igorlea Freeform
Hasiera-data 2010eko ekainaren 8a
Amaiera-data 2017ko ekainaren 27a
Kanpo loturak
http://abcfamily.go.com/shows/pretty-little-liars


Pretty Little Liars (ingelesez) Estatu Batuetan sortutako telesaila da, Sara Shepard-en liburuetan oinarrituta. 2010eko ekainaren 8an estreinatu zen Estatu Batuetako ABC Family kanalean eta arrakastatsua izan zen. 2011ko urtarrilaren 17an, Espainiako MTV kanalean hasi zen, eta urte horretako martxoaren 30ean Boomeran Latinoamerikan. Gaur egun, AXN White-n seigarren denboraldia igortzen ari dira eta denboraldi gehiago egiteko intentzioa dute.

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

DBH-ko bigarren mailan dauden lau lagun, minduta geratzen dira bere taldeko buruzagia Alison DiLaurentis desagertzen denean, bost neskak elkarrekin lo egin zuten gau batean. Gertaera honen ondoren, lau nesken arteko harremana desegiten da, baina, urte baten ondoren, Alison bere etxean agertzen da, hilda, eta lau neskak berriz elkartzen dira, -A deritzon pertsonai batek mobilera mezuak bidaltzen dizkietelako, beraien sekretuak dakizkiela esanez. Orain neskak, A nor den asmatu behar dute, bere sekretuak hel ez daitezen besteen eskuetara. Txarrena da, neskek ezin diotela inori A-ren berri eman, eta honek gauzak zailagoak egiten ditu.

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonai nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hanna Marin (Ashley Benson): pisu handiko neska zen eta estua izatea zen bere ametsa. Alisonen desagertzearen ondoren, pisua galdu eta instutuko pertsonarik garrantzitsuena bihurtzen da, Monarekin batera. Baina horretaz gain, Hannak, duen fama guztia gal dezake, A-k dakizkien sekretu guztiengatik, adibidez, bere bulimia, edo poliziarekin zituen arazoak. Bere gurasoak banaturik daude, eta gaur egun Caleb deitutako mutil batekin dabil
  • Aria Montgomery (Lucy Hale): Islandian urte oso bat egon zen Alison desagertu ostean, eta heltzerakoan, ez da dena hain erraza; A-k badaki Byronek (Ariaren aitak) bere emaztea engainatu zuela beste batekin. Honetaz gain, Aria, bere irakaslearekin (Ezra Fitz) harreman sekretua du, noski, A-k ere badakiena.
  • Emily Fields (Shay Mitchell): Emily bigarren mailako neska perfektua da, emaitz akademiko oso onak ditu, kirolaria da, eta oso alaba ona. Baina A-k badaki bere sekreturik garrantzitsuena; Emily homosexuala da eta harreman bat izan zuen Maya St Germain-ekin, Alison-en etxean bizi zen neska berriarekin. Maya erreabilitazio kanpamendu batera joan zen, eta bueltatzean, oraindik Emily maite duen ala ez erabaki behar du.
  • Spencer Hastings (Troian Bellisario): Bizitza perfektua duela dirudi, akademikoki emaitza hobezinak ditu, baina A-ren mezuak heltzen hasten direnean bere bizitzak aldaketa handia izaten du. Bere arreba Melissaren bikote guztiekin musukatu da, eta A-k badaki. Horretaz gain, Toby Cavanaugh-ekin harremana izan zuen, baina A-ren erruz amaitu behar izan zuten.
  • Alison Dilaurentis (Sasha Pieterse): Rosewood-eko neska ezagunena zen, baina ematen zuen irudia ez zen benetazkoa, Alison manipulatzailea eta batez ere misteriotsua zen. Egun batean desagertu, eta urte baten ondoren hilda agertzen da.

Denboraldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pretty Little Liars telesailak 7 denboraldi daude eta bukatutzat emana dago. MTV Espainian lehenengo denboraldia ematen zuten eta AXN White-n sei denboraldiak igorri dituzte.

Hanna Marin-etik eratorriak :

  • Ashley Marin (Laura Leighton): Hannaren ama.
  • Tom Marin (Roark Critchlow): Hannaren aita.
  • Mona Vanderwaal (Janel Parrish): Alison desagertu ondoren, Mona izan zen Hannaren lagun mina.
  • Darren Wilden (Bryce Jonhson): Hannaren amak berarekin harreman bat izan zuen. Horretaz gain Alisonen heriotza inbestigatzen dagoen detektibea da.
  • Sean Ackard (Chuck Hittinger): Hannaren lehenengo mutilaguna izan zen, Caleb baino lehenago.
  • Caleb Rivers (Tyler Blackburn): Hannaren oraingo mutilaguna da.
  • Lucas Gottesman (Brendan Robinson): Betidanik Hanna maitatu izan duen mutila da. Kapitulu batean, A-k Hanna behartu zuen Lucas-ekin dantzatzera.

Spencer Hastings-etik eratorriak :

  • Melissa Hastings (Torrey DeVitto): Melissaren arreba da, bera baino nagusiagoa. Melissa eta Spencerren arteko harremana ez da oso ona, batez ere Spencerrek Melissaren nobixuekin izaten dituen musuengatik.
  • Peter Hastings (Nolan North): Spencerren aita.
  • Veronica Hastings (Lesley Fera): Spencerren ama.
  • Wren Kim (Julian Morris): Melissarekin harreman serioa zuen, baina Spencerrek dena izorratu zuen.
  • Alex Santiago (Diego Boneta): Spencerren mutilaguna izan zen.
  • Ian Thomas (Ryan Merryman): Melissaren gizona zen, baina hil egin zuten. Ian-ek harreman sekretua izan zuen Alisonekin.
  • Toby Cavanaugh (Keegan Allen): Hasieran Alison-en desagerpena bere errua zela uste zuten denek, eta baita ere kartzelan egon zen. Baina Tobyrenganako froga gutxi zeudenez, kanporatu zuten, eta Spencer eta bera maitemindu ziren. A-ren erruz, Spencerrek Toby-rekin moztu zuen.

Emily Fields-etik eratorritakoak

  • Pam Fields (Nia Peeples): Emily-ren ama.
  • Wayne Fields (Eric Steinberg): Emily-ren aita.
  • Maya St Germain (Bianca Lawson): Emily-ren lehen neskalaguna izan zen. Maya errehabilitazio kanpamendura joan zenean, moztu zuten, baina bueltatzerakoan dena berriro konponduko zela zirudien.
  • Ben Coogan (Steven Crueger): Emily-ren lehen mutilaguna (mutila) izan zen.
  • Paige McCullers (Lindsey Shaw): Maya joan zenean, Emily eta Paige harreman motza izan zuten.
  • Samara Cook (Claire Holt): Paigeren ondorioz Emily eta Samara ezagutu eta maitemindu ziren. Baina A-ren ondorioz amaitu behar izan zuten.

Aria Montgomery-tik eratorriak

  • Ella Montgomery (Holly Marie Combs): Ariaren ama.
  • Byron Montgomery (Chad Lowe): Ariaren aita.
  • Mike Montgomery (Cody Christian): Ariaren neba.
  • Ezra Fitz (Ian Harding): Ariaren irakaslea eta mutilaguna.
  • Jackie Molina (Paloma Guzmán): Ezraren neskalaguna izan zen eta Ariarekin duen harremana oso txarra da.

Beste batzuk

  • Garret Reinolds (Yani Gellman): Alisonen heriotza inbestigatzen duen beste gizon bat da. Nesken laguna zen, baina beren bizitzetan sartzen hasi zenean dena aldatu zen. Jenna Marshalekin du harremana.
  • Jenna Marshal/ Jenna Cavanaugh (Tammin Sursok): Jenna Marshal da bere benetako izena baina Toby-ren ahizpaordea denez, Jenna Cavanaugh da orain duen izena. Itsua da eta oso misteriotsua. Garret Reinolds-ekin du harremana.
  • Anne Sullivan (Annabeth Gish): Nesken psikologoa da. A-k hilda zegoela sinestarazi zien neskei, eta horren erruz kartzelan amaitu zuten bigarren denboraldiaren lehenengo erdiaren azken kapituluan.