Priene
| Priene | |
|---|---|
| Πριήνη | |
| Kokapena | |
| Estatu burujabe | |
| Turkiako probintzia | Aydin probintzia |
| Kokapen fisikoa | Egeoko Kosta eskualdea |
| Koordenatuak | 37°39′35″N 27°17′52″E / 37.65972°N 27.29778°E |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | K.a. 1000 |
| Gizateriaren ondarea | |
| Irizpidea | (ii), (iii), (iv) eta (vi) |
| Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
| Izen-ematea | bilkura) |
| |
Priene[1] (antzinako grezieraz: Πριήνη, Priēnē) Joniako antzinako hiria, Egeo itsasoan, Samosko uhartearen aurrean, Mikala mendiaren eta Meandro ibaiaren bokalearen artean. Joniako Hamabi hirien erlijio-gune nagusia izan zen. Jarduera handikoak ziren bertako bi portuak. Atenearen tenplua, antzoki bat, kiroldegi bat eta abar utzi dituzte agerian han egiten ari diren indusketa-lan garrantzitsuek. Gaur egungo Söke udal barrutian dagoen Güllübahçe herrixkatik oso gertu dago eta Söke hiritik 15 bat kilometrora Aydın probintzian. Bere hondakinak nahiko ondo kontserbatzen dira[2] eta horregatik, garai helenistikoko hiri bat ezagutzeko aukera ona ematen du.
Hiriko Demeter eta Persefoneri eskainitako santutegia ere oso garrantzitsua zen antzinatean.
Atenearen tenpluko pieza garrantzitsuekin batera, hiriko beste tresna batzuk ere ikusgai daude gaur Berlingo Museoan eta Britainiar Museoan.[3]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Priene K.a. XI. eta X. mendeen artean sortu zuten kolono joniarrek. Jonia Ligako kide bihurtu zen eta ligako santutegi nagusia, Panionion, Prieneko lurretan zegoen. K.a. VII. mendean, Lidiak arpilatu zuen hiria. K.a. 540 inguruan, Priene persiarren mende geratu zen, bi mendez, Alexandro Handiaren tropek Persiar lurraldea inbaditu zuten arte, K.a. 334. urtean.
K.a. 350 inguruan, hiria gaur egun ezagutzen dugun lekura birkokatu zen, Menderes ibaiaren sedimentazioa zela eta, bere portua alferrikakoa baitzen. Hiria beraz, ezer ez zegoen leku baten 0-tik berreraiki behar izan zuten, eta egoera hori profitatu zuten Hipodamioren koadrikularen araberako oinplanoa egiteko. Horrenbestez, Priene antzinako Greziako hiri-plangintzaren adibiderik onenetakoa da.[2]
Priene berriaren kokalekua Mausolo Kariako satrapak erabaki zuen, K.a. 353an hil aurretik. Persiar gobernadore horrek mirespen handia zion greziar kulturari, eta hori bere hilobi izugarrian eta bere hiriburua izan zen Halikarnaso hiri berrian islatu zen. Berak pentsatu zuen, beraz, Prieneko biztanleak Mikala mendiaren magaletan babes zitezkeela, uholdeetatik salbu, eta han ur sakon iraunkorreko bi portu aurkitzea espero zuen. Leku berriaren aukeraketa leku zaharretik hurbil egon beharrak, eta defentsarako premia larriek baldintzatu zuten, aurreko mende eta erdian, hiritarrak gerretan murgilduta egon baitziren.[4]
Erromatarren garaia K.a. 129. urtean hasi zen eta Prienek asaldura eta oparotasuna jasan zituen. Mitridates Pontoko erregeak arpilatu zuen hiria K.a. 88. eta 84. urteetan, baina geroago bere distira berreskuratu zuen Augusto enperadorearen garaian. Erromatarren garaian, aurreko garaietako egiturak egokitu eta elementu berriak sartu ziren, hala nola Atenearen tenpluan eta Stoa Santuan egindako gurtza inperiala.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Priene, la joya del urbanismo helenístico — VIATOR IMPERI» viatorimperi.es 2024-09-28 (kontsulta data: 2026-02-07).
- ↑ (Ingelesez) Dulger, Kadir Akin and Erkan. «Ciudad Antigua de Priene || Organizador de Tours en Turquía» Turkey Tour Organizer (kontsulta data: 2026-02-06).
- ↑ Algargos. (domingo, 29 de noviembre de 2015). «Priene, una polis de urbanismo ortogonal en un emplazamiento inadecuado. El fracaso de al razón.» Algargos, Arte e Historia (kontsulta data: 2026-02-07).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Moreno Gallo, Isaac (2013 urtarrila 28) “Priene. Ciudad de la Jonia turca”. Ingeniería romana
- “Archaeological Site of Priene”. Tentative list. World heritage Convention. Unesco
| Artikulu hau Turkiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
