Pronia
Pronia | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 336 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 54°21′06″N 40°23′48″E / 54.3517°N 40.3967°E |
Estatu burujabe | Errusia |
Errusiako oblastak | Riazan oblasta |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | |
Arroaren azalera | 10.200 km² |
Arro hidrografikoa | Volga Basin (en) |
Ur-emaria | 12,8 m³/s |
Lakuak | Pronsk Reservoir (en) eta Novomichurinsk Reservoir (en) |
Bokalea () | Oka ibaia |
Pronia (errusieraz: Про́ня) Errusiako ibaia da, Riazan eta Tula oblastetan, Volgaren eskuineko ibaiadarra.
Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
336 km luze da, 10.800 km² ibaiaren arroa ureztatzen du eta batez besteko 50 m³/s inguruko emaria ahotik gertu dauka. Volga eta Don arteko isurialdeen banalerroaren ondoan jaiotzen da, Errusiako erdialdeko lautadako ipar-ekialdean, Mikhailovetik 20 km hegoaldera Riazan oblastaren hego-mendebaldean, zehazki Luzhki herrixkatik gertu. Hasieran ibaiak iparralderantz haran estu bat zeharkatzen du, gero mendebalderantz bihurgune zabala egiten du eta gero hego-mendebaldera. Kimovsketik 15 km inguru ekialdera Tula oblastean sartzen da. Iparraldera itzultzen da eta urtegi batek presatzen du. Oktbriaskiren mendebaldean ekialderantz egiten du. Handik gutxira, Mikhailov igarotzen da. Ekialderantz eta geroago hego-ekialderantz.
Pronskeko hiritik igarotzen da eta Novomitxurinsk-era iristean bere urak berriro ere presatzen dira. Korablino-ko iparraldetik igarotzen da, iparraldera biratuz eta Spask-Riazanskitik apur bat hegoaldera Oka ibaira isurtzen ditu urak.
Ibaia arrantzaleek estimatzen dute eta beheko ibilguan nabigatzen da izotzik gabeko denboran, hau da, oro har apiriletik azarora bitartean.