Psikobiotiko

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lactobacillus acidophilus, psikobiotiko modura erabiltzen den bakterioa

Psikobiotikoak nerbio-sisteman eta burmuinean eragina duten mikroorganismoak dira, osasun-onurak dakartzatenak hainbat asaldura neurologiko eta psikiatrikoen tratamenduetan [1] [2]. Psikobiotikoak probiotiko mota bat dira [3].

Ikerketa asko egiten ari dira heste-florako bakterio batzuek heste-garun ardatzean joka dezaketen funtsezko zereginaz.

Psikobiotiko modura gehien ikertzen ari diren bakterioak Lactobacillus, Bifidobacterium eta Streptococcus generoetako hainbat espezie dira.

Antsietatea, depresioa, lo-arazoak eta beste nerbio-asaldura batzuen tratamendurako ikertzen ari da psikobiotikoen erabilera. Emaitzak, dena den, ez dira oraindik behin-betikoak, eta sarritan zientzialarien arteko desadostasunak daude psikobiotikoen balizko onurez [4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Brogan, M.D. Psychobiotics, bacteria for your brain? Walking Times (2016)
  2. Zhou L, Foster JA (2015) Psychobiotics and the gut–brain axis: in the pursuit of happiness Neuropsychiatr Dis Treat. 11: 715–23
  3. Ring, E. Psychobiotics could be used to treat depression and available within five years Irish Examiner (2016)
  4. Sarkar, A.; Lehto, S.; Harty, S.; Dinan, T.; Cryan, J. Psychobiotics and the Manipulation of Bacteria–Gut–Brain Signals Trends Neurosci (2016)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]