Lactobacillus acidophilus

Wikipedia(e)tik
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Lactobacillus acidophilus
Sailkapen zientifikoa e
Domeinua: Bacteria
Filuma: Firmicutes
Klasea: Bacilli
Ordena: Lactobacillales
Familia: Lactobacillaceae
Generoa: Lactobacillus
Espeziea: Lactobacillus acidophilus

Lactobacillus acidophilus Lactobacillus generoko bakterioa da, gure mikrobiotaren partaidea dena. Bakterio laktikoen taldean sailkatzen da, hots, glukosa hartzitzen du azido laktikoa sortuz. Hartzidura laktiko horrek garrantzi handia du zenbait industria-prozesutan, jogurtgintzan eta gaztagintzan, adibidez (Lactobacillus acidophilus da jogurtgintzan erabiltzen den bakterioetako bat).

Bakterio honek glukosaren hartzidura homolaktikoa egiten du. Hartzidura mota honetan, azido laktikoa da sortzen den produktu nagusia [1].

Bakterio Gram positiboa da eta bazilo itxura du. Anaerobio fakultatiboa, ez da mugikorra. pH azidoak jasateko gai da (4-5) eta 45º C-tan hazten da hobekien. Katalasa eta oxidasa (-), ez du esporarik sortzen.

Mikrobiotaren partaidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactobacillus acidophilus giza gorputzaren mikrobio saprofitoa da, gure mikrobiotaren partaidea onuragarria. Digestio-aparatuan eta baginan, batez ere, dago.

  • Baginan L. acidophilusek ingurugiro azidoa sortzen du, bere metabolismoaren ondorioz, mikrobio patogeno askoren hazkuntza inhibitzen duena [3]. Beraz, bagina babesten du. Pubertaroa baino lehen eta menopausiaren ondoren, estrogeno gutxi dago eta bagina alkalinoa da (estrogenoek baginaren pH jaisten dute). Ondorioz, Lactobacillus gutxi daude. Ugalkortasunaldian, aldiz, Lactobacillus ugari daude bertan, eta horrek bagina babesten du beste mikrobio patogenoen aurrean [4].

Onurak eta erabilera probiotiko moduan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lactobacillus acidophilus probiotiko batzuetan dago (jogurtean, batik bat) eta hainbat osasun onurak eragiten ditu:

  • Heste-floraren bakterio proteolitikoek sortzen dituzten toxinak ezabatzen ditu
  • Saguengan egindako saio batzuek agerian jarri dute Lactobacillus acidophilusaren NCFM anduiak koloneko minbiziaren aurkako ezaugarriak dituela [7]
  • NCFM anduiak umeen beherakoak prebenitzen ditu

Onura horiek guztiak kontuan hartuta, ez da harritzekoa bakterio hori erabilia izatea probiotiko natural askotan (jogurt, kefirra, gaztak...) zein artifizialetan (piluletan)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua: 507 orr.
  2. Charles W. Fetrow, Juan R. Avila (2004) Professional's Handbook of Complementary & Alternative Medicines (ingelesez). Lippincott Williams & Wilkins. 15 orr.
  3. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua: 783 orr.
  4. Åsa Ljungh, Torkel Wadström, Lactobacillus molecular biology: from genomics to probiotics, Norfolk, UK, Caister Academic, 2009
  5. Ni, Maoshing. «La guérison: Plantes, remèdes et élixirs». A: 100 secrets pour vivre jusqu'à 100 ans et plus (frantsesez). París: Éditions Contre-Dires, 2008, 117 orr.
  6. M.E. Sanders, « Invited Review: The Scientific Basis of Lactobacillus acidophilus NCFM Functionality as a Probiotic », Journal of Dairy Science, vol. 84, no 2,‎ 2001ko otsaila, 319-331 orr. [1]
  7. B R Goldin, « Alterations of the intestinal microflora by diet, oral antibiotics, and Lactobacillus: decreased production of free amines from aromatic nitro compounds, azo dyes, and glucuronides », Journal of the National Cancer Institute, vol. 73, no 3,‎ 1984ko iraila, 689-695 orr.
  8. Levri KM, Ketvertis K, Deramo M, Merenstein JH, D'Amico F. (Jul 2006). «Do probiotics reduce adult lactose intolerance? A systematic review». J Fam Pract 54 (7): 613-20
  9. Ghouri, Yezaz A; Richards, David M; Rahimi, Erik F; Krill, Joseph T; Jelinek, Katherine A; DuPont, Andrew W (9 December 2014) Systematic review of randomized controlled trials of probiotics, prebiotics, and synbiotics in inflammatory bowel disease Clin Exp Gastroenterol. 7: 473–487