Publikoari Gorroto
Publikoari gorroto Xabier Mendiguren Elizegik 1985ean idatzi zuen antzerki obra da.
2012ko azaroan Huts Teatroak, Artedramaren babesean eszenatokietara eraman zuen Manex Fuchsen taula-zuzendaritzarekin eta oholtza gainean hiru aktore zeudela: Ander Lipus, Miren Tirapu eta Iñaki Ziarrusta.
Sinopsia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aktore bat, bi ikusle, agertoki bat. Besterik ez du behar antzerkiak: hortik aurrera hasten den jokoan, dena da posible. Teatroari buruzko hausnarketa jostalari baten moduan hasten da obra hau, publikoarekiko keinuz eta umorez; pixkanaka, ordea, arimaren barrunbe ilunenak joango dira agertzen: krudelkeria, bortxa, botere-harremanak... giza izatearen amildegi ertzera iristeraino.
Taula zuzendaritzaren oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Publikoari gorroto idazteko, Xabier Mendiguren-ek Antonin Artaud-en eragina aipatzen du. Antzerkia eta bere doblea. Aktorea eta taula zuzendaria, pertsona eta pertsonaia, ni eta nere mamua. Baina antzerki hau ez da "metateatroa". Izatekotan, ekintza teatral bat da, oholtza gainean gizon eta emazte erretzen dituena, krudela zer den ikus eta entzun dezagun. Arma arkaikoak izango dira eskutan: maskara bat, margoak eta animatua izatea eskatzen duen gauza zonbait.
Eszenografia: oihal gorri pare bat, zerbait gordetzekoa dugula argi uzteko.
Gaineratekoa jokoa izango da, kodigo guzietan aritua, moralki inkorrektoa, mugagabea. Garbiki erraiteko, norberaren burua edo auzoarena torturatzeko dagoen irudimena agerian utzi nahi da. Norberak bere bizia eszenifikatzeko egiten duen indarra. Amodioa eta gorrotoaren arnasa. Eta hondarrean, miseria. Itsuski ederra, krudela."
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2013 Donostia Saria, 2012ko Antzezlan Onena.[1][2]
-
Manex Fuchs (zuzendaria)
-
Xabier Mendiguren Elizegi (idazlea)
-
Ander Lipus (aktorea)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «13. Antzerki Saria» www.donostiaeuskaraz.eus (Noiz kontsultatua: 2018-02-18).
- ↑ «Publikoari gorroto» www.publikoarigorroto.com (Noiz kontsultatua: 2018-02-18).