Edukira joan

Xabier Mendiguren Elizegi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Xabier Mendiguren Elizegi

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakXabier Mendiguren Elizegi
JaiotzaBeasain1964ko maiatzaren 3a (61 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea
UNED
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakidazlea, editorea eta antzerkigilea
Lantokia(k)Euskal Autonomia Erkidegoa
Enplegatzailea(k)Elkar
Jasotako sariak

Inguma: xabier-mendiguren-elizegi Literaturaren Zubitegia: 99

Xabier Mendiguren Elizegi (Beasain, Gipuzkoa, 1964ko maiatzaren 3a) euskal idazlea eta editorea da. Euskal Filologia ikasi zuen Gasteizen,[1] Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako campusean; eta Hispaniar Filologia UNEDen.[2] Gaztetatik hasi zen literatura aldizkarietan lantxoak argitaratzen, eta 1980ko hamarkadaren erdialdeaz geroztik Elkar argitaletxeko editorea da.[2]

Egun euskal literaturan dagoen egile oparoenetarikoa da, eta literatura genero gehienak jorratu ditu: ipuingintza, eleberria, haur literatura, autobiografia, antzerkia, blog artikulugintza, eta abar. Hainbat literatura sari irabazi ditu, hala nola: II. Telesforo Monzon Saria (antzerkia), Xabier Lizardi saria (haur literatura), Toribio Altzaga Saria (antzerkia), Bizenta Mogel Saria (ipuina), Tene Mujika saria (ipuina), Donostia Antzerki Saria (antzerkia) eta Pedro Inazio Barrutia Saria (antzerkia). Xabier Mendiguren Elizegik estilo arina eta sinplea baliatu izan du bere obretan (sinpletasuna, baina ez sinplekeria). Euskara aberatsaren jabe da, erregistroak arazorik gabe darabiltza, eta zeharo ondo kudeatzen du hizkuntza ustiatzeko bere ahalmena: traba handirik gabe irakurtzen ditu haren testuak irakurleak, eta elkarrizketei bizitasuna darie aldi oro.[2]

Haur eta gazte literatura

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Autobiografia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bloga sortu zuen Eibar.org elkartearen komunitatean 2004ko uztailean. Geroztik, hainbat izenburu izan du blog horrek: Egunen harian, Paperjalearen dieta, Normalak bagina bezala, Nire uste harroan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Xabier Mendiguren Elizegi» Literaturaren Zubitegia (2009).
  2. a b c Zuloaga, Eneko. «MENDIGUREN ELIZEGI, XABIER (Beasain, 1964)» Euskal Literaturaren Hiztegia (ELH) (kontsulta data: 2025-09-17).
  3. Hitz Uberan 2017-09-29, 2017ko abenduaren 19an ikusia
  4. Ugarte Irizar, Itziar. «'Oso latza izan da' plazaratu du Xabier Mendigurenek» Berria 2023-09-07 (kontsulta data: 2023-09-15).
  5. López Gaseni, Manu. «Errealismo errumaniarra» Argia 2009-05-31 (kontsulta data: 2023-09-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]