Pumuckl
Pumuckl | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Sortzailea(k) | Ellis Kaut (en) | |||
Izenburua | Meister Eder und sein Pumuckl | |||
Jatorrizko hizkuntza | alemana | |||
Jatorrizko herrialdea | Alemania, Hungaria eta Austria | |||
Sasoi kopurua | 2 | |||
Atalak | 52 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | haurrentzako telesaila | |||
Iraupena | 24 minutu | |||
Kolorea | koloretakoa | |||
Deskribapena | ||||
Oinarritua | Meister Eder und sein Pumuckl (en) | |||
Grabazio lekua(k) | Munich | |||
Zuzendaritza eta gidoia | ||||
Zuzendaria(k) | Ulrich König (en) | |||
Gidoigilea(k) | Ellis Kaut (en) Ulrich König (en) | |||
Antzezlea(k) | ||||
Ekoizpena | ||||
Ekoizlea | Manfred Korytowski (en) | |||
Bestelako lanak | ||||
Musikagilea | Fritz Muschler (en) | |||
Argazki-zuzendaria | Horst Schier (en) | |||
Emanaldia | ||||
Jatorrizko igorlea | BR Fernsehen (en) | |||
Hasiera-data | 1982ko irailaren 24a | |||
Amaiera-data | 1989 | |||
Fikzioa | ||||
Kontakizunaren tokia | Munich | |||
ikusi
| ||||
kronologia | ||||
|
Pumuckl (Hego Euskal Herrian Pumuki, jatorriz alemanez: Meister Eder und sein Pumuckl, Maisu Eder eta Pumuki) Alemaniako marrazki bizidun telesail bat da. Aurrez, 1961ean Ellis Kaut haur ipuin idazleak sortu eta Bavariako irratian irratsaio moduan agertu zen Pumuckl edota Pumuki izeneko kobold iratxoari buruzko kontakizunak telebistarazten ditu.
Pumuckl Alemaniako haur ipuinetako pertsonaia ezagunenetakoa da. Irratsaioez eta telesail honetaz gain, berari buruzko hiru film eta musikal bat ere egin dira. Bestalde, telesail hau benetako irudiak eta marrazki bizidunak elkar nahastu zituen lehenbiziko telesailetako bat ere izan zen.
Argumentua[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Pumuki iratxo ilegorri, bihurri eta ikusezina kostaldeko Klabautermann udalerriko arrantzaleen ondorengoa izanik itsasontzien zale da. Baina behin batez Bavarian galdu zenez, itsasotik oso urruti izaki, bertan ez dago inongo ontzirik ikusgai. Pumukik ez zaizkio leku txukun eta garbiak batere gustuko, horregatik Eder maisua izeneko arotz altzarigile adindun eta bakarti baten lantoki nahasian babes hartuko du.
Halere, Pumuki gainezka dagoen kola poto baten barnean sartuta gelditzean, haren patua aldatuko da. Usadioaren arabera, gizakiek bere arrazako norbait atzematen dutenean, atzeman duen gizakiarentzat ikusezin izatetik utzi eta harekin bizitzera derrigortua baitago. Hortaz, hortik aurrera Eder maisuarekin elkarbizitzen jarri eta biak adiskide egingo dira. Bere ikusezintasuna bereak era bi eta mota guztietako bihurrikeriak burutzeko baliatzen du, maiz Eder berak iratxoa bere bihurrikeriak sortutako arazo edo katramiletatik atera beharrean aurkitzen da, halere Pumuki berez bihurria nahiz onbera ere bada, Ederren lantokira datozen bezero ugariei adarra jo eta txantxak egin arren, azken finean haur baten izaera baitu.
Liburuetan nahiz telesailean, Pumuki gizakientzat ikusezina da, Eder maisuak bakarrik ikus dezake, arotza edonorrekin dagoela Pumuki guztiz ikusezin bilakatzen da, baina Eder bakarrik gelditzean Pumuki berriz ere harentzat ikusgai agertzen da.
Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Hans Clarin: Pumuckl edota Pumuki
- Gustl Bayrhammer: Franz Eder maisua
- Erni Singerl: Eichinger andrea, garbitzailea
- Toni Berger: Anton "Toni" Schmitt
- Willy Harlander: Georg "Schorsch" Bernbacher
- Carlamaria Heim: Bernbacher andrea
- Werner Zeussel: Stürzlinger jauna, zaindaria
- Ilse Neubauer: Stürzlinger andrea
- Helmut Fischer: Schredlbach doktorea
- Karl Obermayr: Etxearen nagusia
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Webgune ofiziala (Alemanez)
- Pumuckl edota Pumuki telesailaren atala ikusgai. Youtube.com (Alemanez)