Puntu (musika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Puntu-zeinuak akorde batean.

Puntu-zeinuak laguntzen dioten notaren eskuinaldean marrazten dira. Ez dira staccato artikulazioarekin nahasiak izan behar, azken hauek notaren gainean edo azpian ezartzen baitira.

Puntua eramango duen nota pentagramaren tarte batean kokatua badago, puntua tarte berean idatzia izango da. Bestalde, lerro batean idazten baldin bada, puntua gainetiko tartean kokatu beharko da. Lerro gehigarrietan prozedura berbera jarraitu beharko da. Hala ere, lerro batean kokatuta dagoen nota akorde batean parte hartzen badu, non notarik garaiena lerro batean ere aurkitzen den, beheen aurkitzen den notaren puntua beheko tartean kokatu beharko da.

Teorikoki edozein notak eraman lezake puntua, edozein isilunek bezala. Isiluneak bere posizio arruntan aurkitzen bada, puntuak pentagramaren hirugarren tartean behetik zenbatuta kokatu behar dira. Read-ek adierazita, «ezinezkoa da isiluneak ligaturekin lotzea».


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.