Pyhätunturi

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Pyhätunturi
Pyhatunturi.JPG
Datu orokorrak
Garaiera 540 m
Geografia
Koordenatuak 67° 01′ 00″ N, 27° 08′ 00″ E / 67.01666667°N,27.13333333°E / 67.01666667; 27.13333333Koordenatuak: 67° 01′ 00″ N, 27° 08′ 00″ E / 67.01666667°N,27.13333333°E / 67.01666667; 27.13333333
Herrialdea Finlandia

Pyhätunturi izenekoa, Finlandia iparraldean dagoen 540 metroko garaierako mendi bat da. Finlandiako ipar muturreko eskualdea den Lappi edo Laponiako Pelkosenniemi herrian dago.

Pyhätunturik zenbait tontor ditu eta ipar-mendebaldean duen Luosto mendiarekin batera inguruko lautadetatik asko nabarmentzen den 35 kilometroko luzera duen mendilerro bat sortzen du. Pyhätunturi mendiaren tontorrik altuenak Noitakero izena du. Beste batzuk Kultakero, Ukonhattu, Laakakero, Peurakero eta Soutaja dira. Pyhätunturi duela bi mila milioi urte sortzen hasi zen eta higadura jasan dezakeen kuartzitaz eta izotz aroko glaziarrez osatuta dago. Glaziarren urtzearen ondoriozko urek tontorren artean moztutako haranak sortzen zituzten. Horietako handiena Isokoru izenekoa da, 220 metroko sakonera duena eta Kultakero eta Ukonhattu tontorren artean dagoena.

Luosto mendiarekin batera Pyhätunturik Pyhä-Luostoko parke nazionala osatzen du. Kultakero izeneko tontorrean Pyhäko eski estazioa dago, hotel bat hamar eski pista eta parke nazionalaren informazio-gunea dauden tokia. Pyhäk eta Luostok urtero 110.000 bisitari izaten dituzte, eta, honela, Lappiko eski estaziorik txikienetako bat dira.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Pyhätunturi Aldatu lotura Wikidatan