QV52
QV52 | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Egipto |
Egiptoko gobernadore-herria | Luxor Governorate |
Hiria | Luxor |
QV52 hilobia, Erreginen Haranean dago, Tebasen, eta Tyti erreginarentzako eraikia izan zen, beharbada, Ramses IX.aren alaba eta Ramses X.aren emaztea izan zena, eta, agian, Ramses IV.a eta Amenherkhepeshefen ama izango zena. XX. dinastiako beste errege hilobi batzuk baino txikiagoa da, eta kalteak jasan zituen beranduagoko berrerabiltzeengatik. Giovanni Battista Belzonik aurkitu zuen 1816an, eta, arpilatua aurkitu zuenez, Haranaren azterketan ez sakontzea erabaki zuen.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hilobi hau, QV55 eta QV44 hilobien antzekoa da. Sarrerak, honen ateondoetan Tytiren tituluak agertzen direlarik, paso ematen dio margo oso kaltetuak dituen korridore bati, margo horien artean, Maaten irudi hegodun bat eta erregina jainko ezberdinak gurtzen ari den bat. Korridorearen amaieran, Neit eta Serket jainkosak agertzen dira, hortik berehala, hil ganberara iristen delarik, beste hiru gelez inguratua dagoena. Ganberan, hondoko horman, erregina dago, lehoi burudun gazte batekin eta hilobia babesten duen Anubisekin, QV44 hilobian aurkitzen diren margoen oso antzekoak. Sabaia, urrezko hondo batean, izarrekin apaindua dago. Ezkerreko horman, zenbait animalia daude testupean, eta eskuinean atariko zaindarien larriki kaltetutako irudiak daude.
Ezkerrean, gela karratu txiki bat dago, honen hormetan, Tytik, Horusen semeak gurtzen dituelarik, eta, hondoan, oso kaltetutako margo batek Osiris erakusten du. Lurzorua hondoratua dago.
Eskuineko ganbera hobeto kontserbatua dago, txakalekin, suge batekin eta ontzi kanopoak zaintzen dituen krokodilo batekin, honek, erreginaren hatorra bildu zen tokia dela esan nahi duelarik. Atzeko hormak, Hathor jainkosa behi bezala adierazten du, Tytik sikomoro bat gurtzen duen bitartean, jainkosaren zuhaitza.
Ganbera inguratzen duen hirugarren gela, hondoan dago, eta honek ere baditu, ondo kontserbatutako apaindura batzuk, non Tyti, jainko ezberdinak gurtzen erakusten duten irudiak aurkitzen diren.