Qalam

Wikipedia, Entziklopedia askea

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Qalam izena, esklabo edo esklabo-ohi askoren kasuan bezala, beste esanahi bat zeukan hitz batetik dator, berez; konkretuki “idazluma” esan nahi du, zeina objektu eder baina bizi-gabekoen talde semantikoan koka dezakegun. Esklabo izateko ezaugarri baliotsu bat zeukan emakume honek: jakintza arlo fin desberdinetan mugitzen zen. Jatorri baskoidun emakume hau ez zen familia dirudun soil batera joan, jauregiko esklaboa izan zen[1], ˤAbd al-Raḥmān II.aren ohaide, konkretuki [2]. ˤAbd al-Raḥmān II.aren alkazarreko apaingarri izatera igaro baino lehen, txikia zelarik, Medinara eraman zuten, bertan hezia eta trebatua izan zedin. Horretaz gain, azpimarragarria da ˤAbd al-Raḥmānek, haren esklaboen aukeraketan kontu handiz ibili ohi zenak, Ekialdean korrespontsal komertzialak zituela aipatzea. Era honetan, berriemaile hauek maila altuenak zituzten esklaboak lortzen zituzten ˤAbd al-Raḥmān II.arentzat; hauen artean, noski, Qalam[1].

Oso ohikoa izango zen, familia burujabeei dagokienean eta bereziki omeyatarraren kasuan, emakumeei haien arteko lehia eskatzea. Horrela, maila berdinean mugituko ziren jatorri noble, aske edo esklabodun andreak gizonaren kutunkeria lortzearren. Dena egongo zen bakoitzak zituen ezaugarrien, eta hauek senar edo jaunaren beharrak asetzeko era egokian erabiltzeko gaitasunaren eskuetan. Musika zein olerkigintzaren zale handia zen ‘Abd al-Rahman II.ak, zituen emakume guztien artean, Medinan hezitako hiru esklabo kantariak izango zituen gustokoen: Faḍl, Qalam eta ˤAlam. Ibn Ḥayyān historialariari esker, gainera, hauen artean Faḍl kutunena izango zela ikus dezakegu[1]:

en esto Faḍl, la más principal de todas ellas (zaˤīmatu-hunna), alcanzó un nivel con el cual se convirtió en la favorita del emir. Cuando éste salía con estas esclavas cantoras medinesas a alguno de sus lugares de recreo, no las mezclaba con ninguna otra de sus mujeres en atención a ellas. Pero Faḍl siempre mantuvo el favor del emir entre sus compañeras”.

  1. a b c Marín, Manuela. (2000). Mujeres en al-Ándalus. Estudios Onomástico-Biográficos de alAndalus, XI, CSIC.
  2. Fairchild Ruggles, D.. (2004). Mothers of a Hybrid Dynasty: Race, Genealogy, and Acculturation in al-Andalus. Journal of Medieval and Early Modern Studies, 34 (1), 65-94 or..