Qin dinastia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Qin dinastia
k. a. 221 – k. a. 206
Monarkia
Qin empire 210 BCE.png
Qin dinastiaren lurrak k. a. 210 inguruan
Geografia
Hiriburua Xianyang
Biztanleria K. a. 210ean 20.000.000
Kultura
Hizkuntza(k) Antzinako txinera
Erlijioa Txinatar erlijioa
Historia
Aurrekoak
Flag of None.svg Zhou dinastia
Flag of None.svg Qin
Ondorengoak
Hamazortzi Erresumak Flag of None.svg
Han Erresuma Flag of None.svg

Qin dinastia Txinaren batasuna aldarrikatu zuen lehenengoa izan zen. K. a. 221. urtean euren erregeak bere burua 皇帝 (huángdì) izendatu zuen, enperadore, baina inplikazio erlijiosoak zituen ere. Modu horretan errege (王 wáng) izena albo batera utzi zen.

Lehehengo Qin Enperadorearekin Txina batu, zentralizatu eta indartsua sortu zen. Lurraldea 36 (gero 48) probintziatan banatu zen. Neurriak eta pisuak batu ziren eta idazkera ere unifikatu zen; dirua tipo bakarrekoa (kobrezko, borobila, laukiko zuloarekin erdian). Aurrekoen liburuak erre ziren K.a. 213an, ez baitzetozen bat pentsaera berriarekin. Gainera, xiongnu aurre egiteko harresi handia eraikitzea hasi zen.

Qin Shihuangen heriotzaren ondoren Ershi Huangdi semeak (Bigarren Enperadorea) hartu zuen boterea, K. a. 209an. Hala ere presioak handiak ziren eta K. a. 206an Liu Bangek (hasieran funtzionarioa) bere burua enperadore izendatu eta Han dinastiaren erregealdia hasi zen.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Qin dinastia Aldatu lotura Wikidatan