Qin Shi Huang

Artikulu hau Wikipedia guztiek izan beharreko artikuluen zerrendaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Qin Shi Huang
Qinshihuangdi3.jpg
Qin (en) Itzuli Chinese king (en) Itzuli

K.a. 247ko maiatzaren 7a - K.a. 221
King Zhuangxiang of Qin (en) Itzuli - baliorik ez →
Qin dinastiako Txinako enperadorea

K.a. 221 - K.a. 210eko irailaren 10a
← baliorik ez - Qin Er Shi (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaHandan, K.a. 258ko urtarrilaren 27a
HerrialdeaQin dinastia
Qin
Talde etnikoaHan etnia
HeriotzaXi'an, K.a. 210eko irailaren 10a (48 urte)
Hobiratze lekuaQin Shi Huangen Mausoleoa
Familia
AitaKing Zhuangxiang of Qin
AmaQueen Dowager Zhao
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaQin dinastia
Jarduerak
Jarduerakestatu-politikaria, politikaria, Enperadorea eta agintaria

Find a Grave: 17643597 Edit the value on Wikidata

Qin Shi Huangtxineraz 秦始皇, pinyin idazkeraz Qín Shǐ Huáng, Wade-Giles idazkeraz Ch'in Shih-huang, edo Shih Huangti; Zheng zuen benetako izena— (K.a. 260ko azaroa/abendua - K.a. 210eko irailaren 10a) Qin erreinuko erregea (K.a. 247 - K.a. 221) eta Txinako lehen enperadorea (K.a. 221 - K.a. 210) izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txuang Hsian Qineko azken erregearen semea zen eta Txao Txeng zuen jaiotza-izena. Hamahiru urte zituela egin zuten Qineko errege, eta K.a. 221ean Qin Shi Huang Ti («Txinako lehen enperadore») aldarrikatu zuen bere burua. Administrazioa zentralizatu zuen, eta horretarako 36 barruti militarretan banatu zuen inperioa. Neurriak hartu zituen, halaber, legeak eta hizkuntza-molde guztiak bateratzeko. Txina batu ostean, Li Si lehen ministroarekin batera, erreforma andana abian jarri zuen batuketa iraunkor bihurtu nahian. Horretarako, eraikuntza-proiektu erraldoiei ekin zien, Txinatar Harresi Handiari esaterako. Konfuzioren jarraitzaileei esetsi zien, eta 213. urtean nekazaritzari, medikuntzari, magiari eta historiari ez zegozkion liburu guztiak erretzeko agindu zuen.

Hil ondoren, Xian ondoko mendi batean egindako hilobi handi batean ehortzi zuten. (1974. urtean hasi ziren 20 km2 dituen hilobi horretako indusketa-lanak, eta terrakotaz landuriko sei milatik gora estatua handi, gudariak eta zaldiak, aurkitu dira). Qin Shi Huangen dinastia bera hil ondorengo laugarren urtean hautsi zen, baina hark bideraturiko egiturek zutik iraun zuten luzaroan. Haren tirania eta autokrazia gorabehera, gaur egun ere Qin Shi Huang Txinako aita fundatzailetzat jotzen da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Qin Shi Huang Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]