Rómpeme con mil caricias, cielo... rómpeme

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rómpeme con mil caricias, cielo... rómpeme
Doctor Deseo taldearen pop-rock
Argitaratze data2004
GrabazioaIñaki "Uoho" (Muxika)
DiskoetxeaGOR Diskak

Rómpeme con mil caricias, cielo... rómpeme Doctor Deseo musika taldearen zortzigarren diska da, 2004. urtean taldeak argitaratutakoa[1].

Partaideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Francis Díez (ahotsa)
  • Aitor Agiriano "Toro" (gitarra)
  • Josi Jiménez (baxua)
  • "Txanpi" (bateria)
  • Raúl Lomas (teklatuak)

Grabaketa eta abestiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aurreko diskoan bezala GOR Diskak izan zen diskoaren ekoizlea eta grabaketa Iñaki "Uoho"-k Muxikan duen estudioan izan zen, Iñaki bera soinu teknikari zela. Taldean aldaketa nabari bat izan zen, Kike Valverderen tokia Aitor Agiriano "Toro"-k hartu baitzuen[2].

Taldearen ohiturari jarraituz diska honetan ere bada euskaraz egindako abesti bat, Ez nauzu izango berriz[3].

2004ko bira amaitzeko hainbat antzokitan kabaret estiloko kontzertua eman zuen bere historiako kantu ezagunenekin. Azkena Arriaga antzokian izan zen eta bertan grabaturiko kontzertua zuzeneko diska batean plazaratu zuen taldeak, Metamorfosis (básicamente lento)[4].

Azala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboren gaueko irudi bat ageri da eta lehen planoan gerritik gora biluzik dagoen mutil bat dago. Izenburuan "Rómpeme" hitza nabarmentzen da, buruz gora eta buruz behera, islada balitz bezala[5].

Kantuen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Jugaba el placer al escondiote
  2. Abrázame
  3. Una tregua en mi cabeza
  4. Buscadores de tesoros
  5. Una mujer rota
  6. Ez nauzu izango berriz
  7. Rómpeme
  8. Sueños gastados
  9. Un vals desafinado
  10. De nuevo en tus brazos

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) jorgiyo. «Ya tenemos» DOCTOR DESEO (Noiz kontsultatua: 2018-02-24).
  2. (Gaztelaniaz) ERLANTZ. «Historia de la musica Rock - Doctor Deseo» historiasderock.es.tl (Noiz kontsultatua: 2018-02-25).
  3. DoctorDeseoMUSIC. (2012-04-19). Doctor Deseo - Ez nauzu izango berriz. (Noiz kontsultatua: 2018-02-25).
  4. (Gaztelaniaz) País, Ediciones El. (2005-11-23). «Doctor Deseo saca su primer disco en directo» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2018-02-25).
  5. «Gor Diskoak - Rómpeme con mil caricias cielo, rómpeme» GOR Diskak.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]