Muxika

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Bizkaiko udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Muxika (argipena)».
Muxika
 Bizkaia, Euskal Herria
San Bizente Martiriaren eliza, Ugarte auzoa, Muxika, Bizkaia, Euskal Herria.jpg
Muxikako Ugarte auzoa

Muxikako bandera

Muxikako armarria

Administrazioa
Estatua Espainia
Erkidegoa Euskal Autonomia Erkidegoa
Lurraldea Bizkaia
Eskualdea Busturialdea
Izen ofiziala Escudo de Muxika.svg Muxika
Alkatea Aitor Goldaraz Goienetxea (Bildu)
Posta kodea 48392
INE kodea 48067
Herritarra muxikar
Kokapena
Koordenatuak 43° 17′ 20″ N, 2° 41′ 29″ W / 43.28883°N,2.69142°W / 43.28883; -2.69142Koordenatuak: 43° 17′ 20″ N, 2° 41′ 29″ W / 43.28883°N,2.69142°W / 43.28883; -2.69142
43.28883 eta 43.24872,-2.69142 eta -2.67836 parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa
Azalera 50,02 km2
Distantzia 29 km Bilbora
Demografia
Biztanleria 1.465 (2019)
Green Arrow Up.svg10 (2018)
Dentsitatea 28,65 biztanle/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
Green Arrow Up.svg% 11,9
Zahartze tasa[1] % 17,24
Ugalkortasun tasa[1] ‰ 47,77
Ekonomia
Jarduera tasa[1] % 78,57 (2011)
Genero desoreka[1] % -4,89 (2011)
Langabezia erregistratua[1] % 8,28 (2013)
Kultura
Euskaldunak % 89,58 (2010)
Euskararen erabilera %75,1 (2011)
Datu gehigarriak
Webgunea http://www.muxikakoudala.com/

Muxika Bizkaiko erdialdeko udalerri bat da, Busturialdekoa. 2016. urtean 1.433 biztanle zituen.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mugakide ditu iparraldean Morga, Errigoiti eta Gernika-Lumo, hegoaldean Iurreta eta Berriz, ekialdean Ajangiz, Mendata eta Munitibar, eta mendebaldean Zornotza.

Auzoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kurtzero auzoa, tren geltokitik

  • Agirre
  • Ajuria
  • Amona
  • Ariatza
  • Astelarra
  • Barandika
  • Berroja
  • Burdaria
  • Esturo

  • Gorozika-Elexalde
  • Ibarruri-Elexalde
  • Izebal
  • Kurtzero
  • Landotz
  • Maume
  • Muniketa
  • Oka
  • Ormaetze

Ingurune naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriaren mendebaldean Bizkargi (565 m) mendi mugalaria dago, Espainiako Gerra Zibilean bataila garrantzitsuen lekukoa izan zena.

Oka ibaiak Muxika zeharkatzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1966an Muxikak Gorozika eta Ibarruri anexionatu zituen, udalerriaren hegoaldean.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gehien bat nekazaritzari lotutako udalerria izanik, Muxikak ez zuen gorabehera handirik izan biztanleen kopuruan XX. mendean zehar. 1966ko anexioen ondorioz populazioa handitu zen, baina XX. mendearen bigarren erdialdean beherakada txiki bat gertatu zen, herrietatik industriguneetara joandakoen ondorioz. XXI. mendearen hasieran hazkunde txiki bat gertatu zen biztanle kopuruan.

Muxikako biztanleria
Datu-iturria: www.ine.es

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muxikako udaletxea Ugarte auzoan.

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetako emaitzen ondorioz Muxikako alkatea Bilduko Aitor Goldaraz da. Hauteskundeetan Euzko Alderdi Jeltzalea izan zen irabazle, baina Bilduk Muxika Garbi Auzotarren Elkartearen zinegotziaren sostenguarekin alkatetza lortu zuen.

2015eko udal hauteskundeetan EH Bilduko zerrendak gehiengoa lortu zuen eta Aitor Goldarazek kargua berretsi zuen.

Muxikako udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
EH Bildu*
5 / 9
419 (% 51,29)
4 / 9
368 (% 38,02)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
4 / 9
367 (% 44,92)
4 / 9
411 (% 42,46)
Muxika Garbi Auzotarren Elkartea (MGAE)
1 / 9
171 (% 17,67)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
0 / 9
14 (% 1,71)
0 / 9
7 (% 0,72)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 9
6 (% 0,62)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

Azpiegiturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Garraio azpiegitura hauek ditu:

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare zibila[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Etxezarreta jauregia
  • Muxikako dorretxea
  • Oka dorrea
  • Undagoitia baserria
  • Undajauregi baserria


Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Muxikako Basilio San Anton[2] hiztunaren pasartea. Euskal Herriko Ahotsak[3][4] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Muxikako hizkera mendebaldeko euskararen aldaera bat da, tarteko hizkeran[5] kokatzen den Busturialdeko euskaran[6][7] dago katalogatuta. Herritarren % 90 baino gehiago da euskaldunaeta herria UEMA mankomunitatearen kidea da.

Bertsolaritza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kepa Enbeita "Urretxindorra" (1878-1942) bertsolaria bertakoa zen. Berak hasi zuen bertsoen inguruan ondorengoek mantenduko zuten familia tradizioa: Balendin Enbeita, Abel Enbeita, Jon Enbeita, Oihane Enbeita eta Onintza Enbeita. Herrikidea dute Jon Lopategi bertsolaria.

Muxikar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c d e f Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Euskaraz abesteagatik hila - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-12-05.
  3. «Tartekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-07-16.
  4. «Busturialdekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-07-16.
  5. «Tartekoa (M) - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-07-16.
  6. «Busturialdekoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-07-16.
  7. «Muxika - Ahotsak.eus» ahotsak.eus . Noiz kontsultatua: 2018-07-16.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]