RAL

Wikipedia, Entziklopedia askea

RAL Europan erabiltzen den kolore kodetze sistema da, 197an Alemaniako Kalitate Ziurtatzearen eta Hornidura Baldintzen Estatu Batzordeak sortua. Batzorde honek ematen dio izena: Reichsausschuß für Lieferbedingungen und Gütesicherung. Kolore sistema hau margoak izendatzeko erabiltzen da batik-bat.

Sortzean, sistemak 40 kolre kode zituen, eta egun 1687 ditu[1]. Gehienetan, koloreak haizemaile itxuran banatzen dira Pantone sisteman bezala.

RAL sistema ugari daude, baina bi dira ohikoenak: klasikoa (Classic) eta diseinua (Design).

RAL Classic[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koloreak 9 ñabarduretan banatzen dira eta bakoitzean 001 eta 099 artean kodetzen. Kolore kodeak ausaz banatzen dira ñabarduraren barnean.

Oro har, ohiko hizkeran RAL sistema erabiltzean RAL Classic sistemari buruz da.

RAL 1001-1099 horiak
RAL 2001-2099 laranjak
RAL 3001-3099 gorriak
RAL 4001-4099 arrosa-moreak
RAL 5001-5099 urdinak
RAL 6001-6099 berdeak
RAL 7001-7099 grisak
RAL 8001-8099 arreak
RAL 9001-9099 zuri-beltzak

RAL Design[aldatu | aldatu iturburu kodea]

7 zifrekin kodetuak, RAL desginek koloreak xehetasun handiagoz definitzea ahalbidetzen du, batez ere ausazko sistema alboratuz:

  • Ñabardura 3 zifrekin kodetzen da, 001 eta 360 artean.
  • Distira 2 zifrekin kodetzen da.
  • Asetasuna 2 zifrekin kodetzen da.

Adibidez: RAL 180 50 45 ur berdea da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]