Rafael Casanova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Artikulu hau kataluniar abertzaleari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Casanova».
Rafael Casanova
098 Monument a Rafael de Casanova, ronda de Sant Pere.jpg
Bizitza
Jaiotza Moià1660
Herrialdea  Katalunia
Heriotza Sant Boi de Llobregat1743ko maiatzaren 2a (82/83 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Jarduerak
Jarduerak abokatua, legelaria, militarra eta politikaria
Gradua koronel
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa
Rafael-casanova-conseller-en-cap-coronel-gobernador.jpg
Rafael Casanovaren omenez egindako monumentua, Bartzelonako udaletxean

Rafael Casanova i Comes katalan abertzalea izan zen (Moia, 1660 - Sant Boi de Llobregat, 1743ko maiatzaren 2a). 1706an Bartzelonako conseller tercer hautatu zuten eta zazpi urte geroago, Borboikoek hiria Bartzelonako setioan setiatu zutenean, conseller en cap edo alkatea zen artean, Bartzelonako defentsa antolatu zuen. 1714ko irailaren 11n Bartzelonako harresietan agertu zen, eskuan Santa Eulaliaren bandera zeramala, Kataluniaren askatasuna galarazi nahi zuten Borboiko osteei aurre egiteko asmotan, baina larriki zauritu zuten. Bartzelona errenditu zenean, lagunek Casanova hila zela esan zuten, eta horrela salbatu ahal izan zuten alkatea. 1719an itzuli zen Bartzelonara, eta 1737an Sant Boi de Llobregaten erretiratu zen behin betiko. Casanova Kataluniako abertzaleen sinbolo bihurtu zen, eta XIX. mendearen bukaeraz geroztik, bere omenez eraikiriko oroitarriaren inguruan biltzen dira irailaren 11n, Diada egunean.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Rafael Casanova Aldatu lotura Wikidatan