Rakshastal lakua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Rakshastal lakua (izen ofiziala La'nga Co da) (tibeteraz: ལག་ངར་མཚོ་; txineraz: 拉昂错; pinyineraz: Lā'áng Cuò), Txinako Herri Errepublikako Tibeteko eskualde autonomoan dagoen lakua da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrian kilometro gutxira dagoen Manasarovar lakuarekin bat egiten zuen, baina lurrikara edo bestelako gertakari geologiko batek bitan banatu zituen lakuak duela milaka urte. Lakuak 70 kilometro koadroko azalera dauka eta itsasoaren mailatik 4.752 metrora dago.

Negu garaian lakua erabat izozten da, eta klima gogorraren eraginez, ia ez dago landarediarik lakuaren inguruetan.

Sutlej[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Sutlej»

Rakshastal lakua, Sutlej ibaiaren iturburua da.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.