Ramon Muntaner

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ramon Muntaner
Figueres - Plaça Ernest Vila 6.jpg
Bizitza
Jaiotza Peralada1265
Herrialdea  Katalunia
Heriotza Eivissa uhartea1336 (70/71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak katalana
Jarduerak
Jarduerak kronikagilea, historialaria, militarra, diplomazialaria eta politikaria
Zerbitzu militarra
Adar militarra Almogavarrak

Ramon Muntaner (Peralada, 1265 - Eivissa, 1336) kataluniar historialaria izan zen. Aitoren semeen familia batean jaio zen. Messinan, Roger de Flor ezagutu zuen, eta harekin Konstantinoplara joan zen. Bidaldi hartan oinarriturik, kronika bat idatzi zuen katalanez (Ramon Muntanerren Kronika), garrantzi handikoa izan zena bai bere garaian eta baita gerora ere.

Konpainia katalana infanteria arineko armada zen, Roger de Flor-ek gidatua eta Aragoiko eta Kataluniako mertzenario osatutakoa, Almogavarrak bezala ezagunak zirenak ere. Rogerrek Konstantinoplara gidatu zuen taldea, eta greziarrekin bat eginik, turkiarren aurka borrokatu ziren.

Ramon Muntanerren Crònica kataluniar lau kronika handietako bat da zeinetan XIII. eta XIV.mendeko Aragoiko Koroaren gertakari militarrak eta politikoak kontatzen diren.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ramon Muntaner Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]