Edukira joan

Rapakivi granito

Wikipedia, Entziklopedia askea
Infotaula de mineralRapakivi granito
Ezaugarri orokorrak
Kategoriaordinary matter (en) Itzuli > substantzia > material > material natural > haitz > Arroka igneo > Arroka intrusibo > arroka plutoniko > granitoid (en) Itzuli > Granito
Identifikazioa

Rapakivi granitoa oligoklasaz inguratutako ortosazko kristal biribil handiak dituen granito mota bat da. Hauen kanpoaldean material ilunak kokatzen dira, biotita eta hornblenda batez ere. Hutsuneak betetzen, azkenik, kuartzoa agertzen da.

Orokorrean oligoklasaz inguratutako ortosa duen edozein granito izendatzeko erabiltzen da izena. Hau fineratik dator, Finlandian eta bereziki Aland uhartetan erruz aurkitu daitekelako, nahiz eta munduan nahiko urria den. Finlandiako jatorrizkoen artean, Virolahti udalerrikoa ondare harri izendatua du Geologia Zientzien Nazioarteko Elkarteak.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «Virolahti Pyterlite» IUGS (kontsulta data: 2025-07-08).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geologia Artikulu hau geologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.