Rapsoda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Rapsoda (antzinako grezieraz: ῥαψῳδός, rhapsōdos) Antzinako Grezian, poema epikoak eta bereziki Homerorenak kantatuz herriz herri zebilen kantari profesionala, batzuetan liraz lagundurik kantatzen zuena. Poema epikoek belaunaldiz belaunaldi bizirik iraun zuten rapsodei esker, eta, esan ohi denez, haien ondoren, K.a. VIII. mendearen bigarren erdialdean alfabeto-idazkera asmatu zenean, Homeroren poemak idatziz finkatu ziren gaur egun ezagutzen diren bezala.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]