Rasim Nizamov
Itxura
| Rasim Nizamov | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | tatarera |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Kazan Federal University (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abeslaria |
| Genero artistikoa | pop-folk |
Rasim Nizamov (Расим Низамов) pop-folk abeslari tartaroa da.
Datu biografikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kazango Unibertsitate Federalean ikasi zuen.[1]
1997an Ange emaztearekin ezkondu zen, eta bi seme dituzte.[2]
Musika ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nizamov kantu berrien sortzailea da nagusiki, baina bere herriko folk musikatik abiatuta. Hain zuzen ere hizkuntzari garrantzi berezia ematen dio, tatareraz kantatzen duelarik.[2]
2021ean Kazanen emaniko kontzertu batean, Ruzal 23 urteko semeak lagundu zion taula gainean.[2]
2023an, Tatarstango Errepublikaren domina jaso zuen Rustam Minnijánov lehendakariaren eskutik, bere musika ibilbidea aitortuz.[3]
2024an, Ilkham Shakirov kantariari eginiko omenaldian parte hartu zuten musikari tartaro ospetsuetako bat izan zen.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Renowned graduates» kpfu.ru (kontsulta data: 2024-12-16).
- 1 2 3 (Errusieraz) «Расим Низамов: «Никогда не гнался за популярностью»» Новости Татарстана и Казани - Татар-информ (kontsulta data: 2024-12-16).
- ↑ (Errusieraz) «Минниханов наградил певца Расима Низамова медалью «За доблестный труд»» Новости Татарстана и Казани - Татар-информ (kontsulta data: 2024-12-16).
- ↑ (Ingelesez) Илүзә. «The Tatar State Philharmonic named after G.Tukay invites you to a concert dedicated to the outstanding Tatar singer Ilkham Shakirov» Всемирный конгресс татар (kontsulta data: 2024-12-16).