Edukira joan

Ravanglako Budaren parkea

Koordenatuak: 27°18′49″N 88°21′49″E / 27.3136°N 88.36367°E / 27.3136; 88.36367
Wikipedia, Entziklopedia askea
Ravanglako Budaren parkea
Kokapena
Herrialdea India
Indiako estatua Sikkim
Indiako barrutiSouth Sikkim barrutia
Giza kokalekuRavangla
Koordenatuak27°18′49″N 88°21′49″E / 27.3136°N 88.36367°E / 27.3136; 88.36367
Map
Historia eta erabilera
Irekiera2013

Ravanglako Budaren parkea, Tathagata Tsal izenaz ere ezaguna, Rabongdik (Ravangla) gertu dagoen parkea da, Indiako Sikkim estatuan. 2006 eta 2013 urteen artean eraiki zen eta Budaren estatua elementu zentral gisa da; estatua 40 metro inguru ditu. Gunea erromes lekua eta erlijio konplexu handia den Rabong Gompa monasterio barruan dago. Inguruan Ralang monasterioa aurki dezakegu, Tibeteko budismoan funtsezko monasterioa.

Estatua 2013ko martxoaren 25ean konsagratu zen 14. Dalai Lamaren presentziarekin. 'Himalaia Budista' zirkuitu barruan dago.[1] Estatua Buda Gautama jaiotzearen 2550. urteurrenarekin bat egin zen. Estatua hau plazan eraiki eta instalatu zen Sikkim gobernuaren eta bertako jendearen ahalegin bateratuaren bidez. Parke honen zirkuitu budista estatu proiektu bati esker eraiki zen, eskualdeko erromeria eta turismoa sustatzeko. Cho Djo aintzira konplexuaren barruan kokatuta dago, basoz inguratua.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. https://www.tibetsun.com/news/2013/03/25/dalai-lama-to-consecrate-buddha-park-in-sikkim
  2. "Chamling Saluda El seu Holiness Dalai Lama a Ravangla - El Del nord Bengal I Sikkim Temps".

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]