Raymond Bussières

Wikipedia, Entziklopedia askea
Raymond Bussières

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarcel Raymond Bussières
JaiotzaIvry-la-Bataille1907ko azaroaren 3a
Herrialdea Frantzia
HeriotzaParisko 18. barrutia1982ko apirilaren 29a (74 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Annette Poivre (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, gidoilaria, zinema ekoizlea, aktorea eta sindikalista

IMDB: nm0124482 Allocine: 144 Allmovie: p9887
Musicbrainz: aaf45f46-492c-479f-979c-a4e14b573686 Discogs: 4708729 Edit the value on Wikidata
Jacques Prévert, Raymond Bussièresen laguna, 1961ean.

Raymond Bussières (Ivry-la-Bataille, 1907ko azaroaren 3a-Paris, 1982ko apirilaren 29a) Frantziako zinema eta antzerkiko aktorea, ekoizlea, gidoilaria zein ezkerreko ekintzailea izan zen. 1933 eta 1982 artean 160 film egin zituen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Raymond Bussières Ivry-la-Bataillen jaio zen, 1907an. Annette Poivre aktorearekin ezkondu zen. Ekintza politikoan oso aktiboa izan zen. 1926tik Alderdi Komunistaren militantea zen. 1930. hamarkadan Groupe Octobre (izena Urriaren Iraultza omenez jarri zitzaion) taldearen sorreran hartu zuen parte eta Jacques Prévertekin batera agitprop edo agitazio politikoaren antzerkiaren lan ugari idatzi zuen. 1933an Raymond Bussières Jacques Prévertekin eta haren antzerki-taldearekin Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna bisitatu zuen. 1936an Espainiara joan zen eta han Nazioarteko Brigadekin harremana izan zuen. Berriro Frantzian, estalinismoarekin nazkatuta, Alderdia utzi zuen. Ondoren, aktoreen sindikatuan aritu zen.[2]

Filmografía[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hemen lan ezagunenak jasotzen ditug:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. http://catalogo.bne.es/uhtbin/authoritybrowse.cgi?action=display&authority_id=XX1551716
  2. L'Écho républicain, 1981eko apirilaren 3an: "Je suis allé en Russie en 1933 avec ma troupe de théâtre. (...) Jacques Prévert était avec nous dans le groupe."

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Ingelesez):[1] Raymond Bussières IMDb webgunean.
  • (Ingelesez):[2] Allmovie webgunean.