Jacques Prévert

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jacques Prévert
Jacques Prévert en 1961 dans le film Mon frère Jacques par Pierre Prévert.jpg
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJacques André Marie Prévert
JaiotzaNeuilly-sur-Seine1900eko otsailaren 4a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaMaison Jacques-Prévert (en) Itzuli
cité Véron (en) Itzuli
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaOmonville-la-Petite1977ko apirilaren 11 (77 urte)
Hobiratze lekuaOmonville-la-Petite
Heriotza moduaberezko heriotza: zahartzaroa
Familia
Ezkontidea(k)Simone Dienne (en) Itzuli  (1925eko apirilaren 30a -  1946ko urriaren 5a)
Janine Tricotet (en) Itzuli  (1947ko martxoaren 4a -  1977ko apirilaren 11)
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpoeta, gidoilaria, antzerkigilea, marrazkilaria, idazlea eta errealizadorea
Lan nabarmenakParoles (en) Itzuli
Nominazioak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaFrantziako Alderdi Komunista

IMDB: nm0699535 Allocine: 671 Allmovie: p107057
Musicbrainz: 179333bd-7c05-4050-8d06-c1c0dfb12f18 Discogs: 583803 Allmusic: mn0000121861 Find a Grave: 12295 Edit the value on Wikidata
Jacques Prévert signature.svg

Jacques Prévert (Neuilly-sur-Seine, 1900eko otsailaren 4a - Omonville-la-Petite, 1977ko apirilaren 11) frantses olerkaria eta zinema-idazlea izan zen.

Joseba Tapiak Prévert-en Umearen ehiza izeneko bertsoak (1934) sartu zituen Real Politik albumean (2006), Koldo Izagirreren itzulpena eta Joseph Kosmaren doinu batekin.[1][2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1925ean talde surrealistako kide egin zen, baina 1928an taldetik bota zuten, diziplinarik ez omen zuelako.

1932tik 1936ra Octobre antzerki-taldean aritu zen, idazle eta aktore gisa. Aldi berean, zinemarako idazten hasi zen. Garai hartan idatzi zituen bere anaia Pierre Préverten L´affaire est dans le sac (1932, Afera zakuan dago) eta Jean Renoiren Le crime de M. Lange (1935, M. Langeren hilketa) filmen gidoiak eta elkarrizketak.

Handik aurrera, hogeita hamabost bat filmetan parte hartu zuen, besteak beste: Jenny (1936), Drôle de drame (1937, Drama bitxia), Quai des brumes (1938, Lanbroen kaia), Le jour se lève (1939, Eguna argitzen da), Les visiteurs du soir (1942, Arratseko bisitariak), Les enfants du paradis (1945, Paradisuko haurrak), Les portes de la nuit (1946, Gaueko ateak).

1946an argitaratu zuen bere lehenengo olerki-bilduma, Paroles (Hitzak), arrakasta handia izan zuena; liburu horretako olerki asko kantu bihurtu ziren, eta oso ezagunak egin ziren. Beste liburuak: Histoires (1946, Historiak), André Verdetekin batera idatzia; Spectacle (1951, Ikuskaria), La Pluie et le Beau Temps (1955, Euria eta eguraldi ona), Fatras (1965), Choses et autres (1972, Gauzak eta beste), Hebdomadaires (1975, Asterokoak), Arbres (1976, Zuhaitzak).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jacques Prévert Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Jacques Prevert euskaraz» www.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2022-04-19).
  2. Prévert, Jacques. (1934). Umearen ehiza - Real politik – Joseba Tapia. (Noiz kontsultatua: 2022-04-19).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]