Edukira joan

Read (sistema-deia)

Wikipedia, Entziklopedia askea

Irekitako fitxategi, edo orokorrean kanal, batetik informazioa eskuratzeko sistema-deia.

ssize_t read(int fd, void *buf, size_t count);

Fitxategi bat ireki ondoren bertatik byteak irakurtzeko erabiltzen den sistema deia da.

Parametroak

  • fd : fitxategiaren deskribatzailea, sistemari irakurri beharreko fitxategia zein den adieraziz.
  • buf: irakurketaren emaitza gordeko duen bufferra.
  • count: bufferraren tamaina.

Emaitza

  • Arrakasta kasuan zenbat byte irakurri diren itzultzen du.
  • 0: fitxategi amaierara heltzean.
  • -1: errore bat egon bada.

Bufferrak baliozkoa den memoria posizio baten erakuslea izan behar du, ezin da espezifikatutako tamaina baino txikiagoa izan gainezka egiteagatik. fd open dei batek itzulitako baliozko fitxategi deskribatzaile bat da, NULL bada errorea emango baitu. count parametroak irakurri nahi den byte kopurua adierazten du, eta itzultzen den balioak benetan irakurri den byte kopurua itzultzen du. Zenbaitetan bigarren hau txikiagoa izango da irakurketa ez bada arrakastatsua izan.