Fitxategi (informatika)

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Fitxategi bat ordenagailu baten gordetzen den informazio multzoa da eta bide baten bitartez identifikatu daiteke. Berauei esker informazioa gordetzeko baliabideen antolaketa errazten da. Fitxategi deitzen zaie paperean aurki ditzakegun fitxategien baliokide informatikoak direlako.

Memoria lagungarrietan (disko gogor, DVD...) gordetzen dira. Informazioa biltegiratzean fitxategietan gordetzen da. “IZENA . LUZAPENA” batez adierazten da. Luzapena fitxategiaren mota adierazten du. Adb.: irudi.doc, taula.doc eta aukerakoa da. Batzuetan erregistroz osatzen dira

Bere ezaugarriak: izena, egitura, motak, atzipenak, atributuak eta eragiketak dira.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezaugarririk garrantzitsuena, identifikatzeko balio du eta. Sistema bakoitzak fitxategiak izendatzeko bere arauak ditu. Sistema eragile askok fitxategien izena puntu batez bananduta erabiltzen dute. Bigarren zati hau luzapena deitzen dela. Adibideak:

  • MSDOS: 8 karaktere, gehi 3 luzapenerako, ASCII kodean.
  • WINDOWS 9x/NT/XP/2003/Vista: 255 karaktereraino (Unicode).
  • NTFS (Windows NT): OS/2, Windows, Posix (UNIX) eta MSDOS izenak onartzen ditu
  • UNIX: edozein neurri, ASCII kodean ( sistema gehienek lehenagoko 14 karaktere hartzen dituzte).

Luzapena sistema eragile batzuetan konbentzionalismo hutsa da, SISTEMA ERAGILE-ak (sistema eragile) ez du luzapena ezertarako erabiltzen. Beste sistemetan, MSDOS-en, “bat”, “exe”, eta “com” luzapena duten fitxategiak bakarrik exekuta ahal dira. Ondoren Windows-eko adibide batzuk:

Fitxategiaren egitura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitxategiak fisikoki antolatzeko era desberdinak daude: - Byte sekuentzia. UNIX-en, DOS-en eta Windows-en egitura hau erabiltzen da. - Tamaina finkodun erregistro sekuentzia. CP/M-ek honela funtzionatzen du. - Blokeak eta disko-sektoreak lotzen dituen erregistro logikoez eginiko zuhaitz-erako egitura, datuak bilatu eta berreskuratzeko. ISAM sistema da eredu.

Fitxategi motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sistema eragile gehienek fitxategi mota asko dute. UNIX-ek: fitxategi arruntak, direktorioak, bloke-fitxategiak eta karaktere-fitxategi bereziak ditu. Sistema eragile gehienetan fitxategi arrunten erabileraren arabera sailkatzen dira. Mota desberdinak luzapenaren bidez desberdintzen dira. Sistema eragile guztiak fitxategi-mota bat bereizi behar dute, berezko fitxategi exekutagarria.

Fitxategien atzipena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehendabiziko Sistema eragile-etan fitxategiak bakarrik sekuentzialki atzitu ahal ziren. Baina diskoen agerpenaz batera, edozein eratan hasi ziren irakurtzen (atzipen aleatorioa edo zuzena). Atzipen aleatorioa funtsezkoa da aplikazio batzuetan (datu baseak) eta non hasi irakurtzen edo idazten zehazten du (SEEK). Gaur egungo Sistema eragileek, ez dituzte bereizten fitxategi-sekuentzial zein fitxategi aleatoriozkoetatik, zeren eta guztiak dira aleatorioak. Beste alde, Sistema eragile guztiek gailuarekiko independenteak izatea helburu dute, hau da, atzipena berdina izatea fitxategia fisikoki non dagoen axola gabe. UNIX-en edo Netware-n biltegiragailu guztiak direktorio egitura bakarrean biltzen dira, honek ahalbidetzen du edozein fitxategik bere izenez atzitu ahal izatea ze gailutan dagoen axola gabe. Berriz, MSDOS-en eta Windows-en, erabiltzaileak fitxategia ze gailutan (unitatea) dagoen zehaztu behar du.

Fitxategien atributuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izena eta datuez aparte, edozein Sistema eragiletan fitxategi bakoitzak atributu-multzo bat du. Erabiltzailearentzako edo sistemarentzako informazio osagarria da. Normalean data, ordua, tamaina, ezkutukoa, sistemako, irakurtzeko soilik... izaten dira.

Fitxategien eragiketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fitxategien helburu nagusia, informazioa biltegiratzea da geroago berreskuratzeko. Sistema eragileek agindu multzo bat (primitiboak: oinarrizko aginduak) ematen dute fitxategiak maneiatzeko. Agindu primitiboak Sistema eragile batetik bestera zerbait aldatzen dira baina sortu, ezabatu, irakurri eta idatzi beti ematen dira. Aginduen kopuruak eta kalitateak fitxategi-sistemaren diseinuan datza. Ondoren agindu primitibo arruntenak: CREATE, DELETE, OPEN, CLOSE, READ, WRITE, APPEND, SEEK, GET ATTRIBUTES, SET ATTRIBUTES, RENAME.

Ikus,Gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Fitxategi (informatika) Aldatu lotura Wikidatan