Realpolitik

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Realpolitik (alemanez "errealitatearen politika") boterean eta irizpide praktikoetan oinarritutako politika da. Realpolitik-ak garaian garaiko interesen arabera jarduten du, printzipio filosofiko, teoriko edo moralei jarraitu beharrean. Zentzu horretan, filosofikoki errealismotik eta pragmatismotik hurbil dago. Batzuetan, hitz hau, politika amoralak edo makiavelikoak izendatzeko erabili ohi da, zentzu gaitzesgarrian.

Jatorria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Otto von Bismarckek asmatu zuen hitza, Klemens von Metternich printzeak europar inperioen arteko botere-oreka lortzeko eskatu zionean. Horretarako, Bismarckek armamentu-norgehiagoka ez erabiltzea bultzatu zuen. XX. mendearen hasieran, ostera, Bismarckek boterea galdu eta Alemaniako enperadoreak realpolitik-a alboratu zuen weltpolitik-aren alde, eta ondorioz armamentu-norgehiagokak indarra hartu zuen; hain zuzen ere, politika horixe Lehen Mundu Gerrararen eragileetako bat izan zen.

Ikus, baita ere[aldatu | aldatu iturburu kodea]