Recluta con niño

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Recluta con niño
Jatorria
Argitaratze-data 1956
Jatorrizko izenburua Recluta con niño
Jatorrizko hizkuntza gaztelania
Jatorrizko herrialdea Espainia
Ezaugarriak
Genero artistikoa komedia dramatikoa
Iraupena 90 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) Madril
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Pedro L. Ramírez
Gidoigilea(k) Vicente Escrivá Itzuli
Vicente Coello Itzuli
[[Kategoria:Vicente Escriváek Itzuli idatzitako filmak]]
[[Kategoria:Vicente Coellok Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
José Luis Ozores
Manolo Morán
Julia Caba Alba
María Isbert
Rosario García Ortega
Joaquín Roa
Mariano Ozores Francés
Carlos Díaz de Mendoza

[[Kategoria:Manolo Moránek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Julia Caba Albak Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:María Isbertek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Rosario García Ortegak Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Mariano Ozores Francések Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Carlos Díaz de Mendozak Itzuli antzeztutako filmak]]
Argazki-zuzendaria Manuel Merino Rodriguez Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia Madril
Kanpo loturak

Recluta con niño (euskaraz Mutikodun errekluta) 1956ko Pedro Luis Ramírez espainiar zinema zuzendariak zuzendutako komedia dramatikoa da. José Luis Ozores, Miguelito Gil, Manolo Morán, Encarna Fuentes, Julia Caba Alba eta María Isbert aktoreek antzeztu zuten.

Aktoreak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Miguel Cañete (José Luis Ozores), Roncalejo herrixkako gazteak, soldaduska egitera Madrilera joateak familia arazo bat sortzen dio. Miguelek anai txiki bat du, sei urteko Pipo mutikoa (Miguelito Gil), biak umezurtz gelditu zirenetik elkarrekin bizi dira eta Miguelek ez du bere anaiatxotik inolaz ere aldendu nahi. Jada Madrilen dela, Cuatro Vientosko kuartelean, Miguel ez da sekula bere herritik atera, eta bai bere fede ona, izaera zintzoegia edota berezko xalotasunarengatik, gainontzeko soldadu kideen txantxen jomuga izango da, gainera hori gutxi balitz, bere nahigabeko hanka sartze eta baldarkeriek euren hezitzailea den Palomares sarjentuaren (Manolo Morán) ezinikusia bereganatuko dio. Erreklutaren gorabeherak gutxi balira, soldaduekin instrukzioan dagoela, Pipo anaiatxoa kuartelean agertuko da, honek anai nagusiarekin kuartelean egon ezin dezakeenez, Miguelek Madrilen beretzat ostatu bilatu beharko dio. Bi anaiak parke batean eserita daudela, Pipo mutikoak Julia izeneko neska eder eta itsu bat ezagutuko du, eta Juliak mutikoa bere etxean aita eta amarekin batera ostatu har dezakeela aipatuko die, gainera Miguel Juliataz maiteminduko da, Miguelek Julia Palomares jeneralaren alaba dela jakin ez aren...

Pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]