Red Lion plaza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Red Lion plaza. Fenner Brockwayren estatua ikus daiteke.

Red Lion plaza (ingelesez: Red Lion Square) (Lehoi Gorriaren plaza) Londresko Holbornen dagoen plaza txiki bat da. Plaza La place a été aménagée en 1684an Nicholas Barbonek planifikatu zuen, Red Lion Inn izena hartuz.[1][2]

1720an modako auzoa zen: Bernard Hale epailea Red Lion Square-n bizi zen. 1860ko hamarkadan, aldiz, argi eta garbi zaharra bihurtu zen: Anthony Trollope idazleak, Orley Farm (1862) eleberrian, umorez ziurtatzen zien irakurleei bere pertsonaietako bat guztiz errespetagarria zela, plaza horretan bizi zen arren.

Lorategiaren erdialdean, 1986tik, Ian Waltersek egindako Fenner Brockwayren estatua bat dago. Bertrand Russellen busto bat ere badago.[3]

Inguruan, gaur egun Royal College of Anaesthetists eta College of Emergency Medicine erakundeak daude.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]