Edukira joan

Reel

Wikipedia, Entziklopedia askea

Reel delakoa dantza doinu batez lagundurik doan dantza da. Irlanda eta Eskoziako musika herrokoiaren oinarrietako bat da, eta bapateko musika saio edo emanaldietan zehar (sessions) joenetako da, honez gain eta jada distantzia handira gigak, hornpipe, polka eta hainen maiz jotzen ez diren musika egiturak jarraitzen diote.

Reelak erritmo bizia dute eta abiadura arinean jo ohi dira. Lautar egitura eta orokorrean laueko konpasa dute, eta A eta B zatiez osatuta daude, bakoitzak zortzina konpas dituztelarik. Bi zati hauek reel bikoitzetan (AABB) errepikatu edota (ABAB) arruntetan beste abesti ezberdinez jarraiturik jo ohi dira. Konpasaren zati pare ahulak azentuatu edo nabarmenduarazi egiten dira, bere ezaugarri bilakatzen duen swing bat sortzen delarik. Eskualde edota musikarien araberako moldaketa eta jotzeko era ugari daude, apaindura gutxi edo askorekin, noten arteko lotura handiago edo txikiagoekin, swing delakoaren nabarmentze handiagoarekin, etab.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]