Remus Lupin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Remus lupin
Pertsonaia: Harry Potter-koa
Jaiotze-data: 1960/10/3
Kidetza: Fenixaren Ordena
Odol mota: Nahastua
Bereizgarritasuna: Giza- otsoa
Ile-mota: Beltza eta grisa
Lehen agerpena: Harry Potter eta Azkabango presoa
Azken agerpena: Harry Potter and the Dealthy Hallows
Hileta-data: 1998/5/3

Remus John Lupin, Harry Potter liburuetako pertsonaietako bat da. Lupin, Harryren aitaren James Potter lagun minenetakoa zen.

Izaera oso bakegilea du, burruken ordez, diplomaziara edo zuhurtasunera jotzen.

Remus Lupin, seme bakarra da eta ziurrenik, bere gurasoak hilik daude.

Filmetan, David Thewlis aktore britainiarrak egiten du Lupinen papera.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960ko urriaren 10ean jaio zen, eta J.K. Rowling-en esanetan, honen odola nahastua da. Umea zenean Fenrir Greyback giza-otsoak hozkatu zuen. 1971n sartu zen Hogwarts magia eskolan eta Gryffindor etxera bidali. James Potter, Sirius Black eta Peter Pettigrew-rekin oso lagun egin zen. Bostgarren mailan, prefekto izendatu zuten. Horrez gain, oso ikasle ona eta lasaia zen.

Potter, Black-ekin, oso harreman ona zuen, baina bi lehenengo hauen artean erlazioa oso trinkoa zenez, Lupin beti izan zen hirugarrena. Pettigrew-k, aldiz, ez zuen izan harreman nahikoa hirurekin, nahiz hauek mirestu.

Seigarren liburua kaleratu ostean, J.K. Rowling idazleak, Lupin Lily Evans maite zuela ziurtatu zuen.

Hogwarts utzi ondoren, Fenixaren Ordenan sartu zen. Geroago, 1993an, Hogwartsera itzuli zen Arte Iluneko Defentsako irakaslearen postua hartzeko. Dementoreengandik babesteko patronusa egiten erakutsi zion Harryri.

Azken liburuan, Nymphadora Tonks sorginarekin ezkontzen da eta seme bat edukitzen dute: Ted Lupin. Harry Potter bere aitabitxia izatea erabaki zuten. Remus Lupin, Hogwartseko Bigarren Gudan hiltzen da bere emaztearekin batera. Ondorioz, Ted Lupin, Nymphadoraren amaren esku geratzen da: Andromeda Tonks. J.K. Rowling idazleak esan bezala, Antonin Dolohov-ek hiltzen du Lupin, eta Bellatrix Lestrangek Tonks.